96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (211 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2151
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena. Honen bidez, baliogabetu egiten dira Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Osasun-prozesuen espezializazioan Irantzu Telleria Aldaz andreari egindako praktiketako funtzionarioaren eta karrerako funtzionarioaren izendapenak, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko administrazioarekiko auzien salak, 60/2015 betearazpen-prozeduran, 2016ko martxoaren 16an emandako autoa betetzeko.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Langileriaren Kudeaketako zuzendariaren 2016ko maiatzaren 2ko Ebazpenaren bidez, ondoriorik gabe uzten da zuzendari horren 2015eko urriaren 19ko Ebazpena, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren 827/2010 epaia betetzeko emana, Maider Arizmendiarrieta Astarloa andreak jarritako administrazioarekiko 629/09 auzi-errekurtsoan, eta, epai hori Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salaren autoan adierazitako baldintzetan betearazten da, zeina 2016ko martxoaren 16an eman baitzen, 60/2015 betearazpen-prozeduran.
Horrek ekarri du Irantzu Telleria Aldaz andreak Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan lortutako guztizko puntuazioa aldatzea, zeina lehiaketa- eta oposizio-faseetako puntuazio haztatuak batuta 5,8522 izatera igarotzen baita. Horren ondorioz, baita ere, aldatu egiten da Bigarren Hezkuntzako irakasle-kidegoko Osasun-prozesuen espezializazioan txanda irekian sartzeko hautatutako izangaien behin betiko zerrenda; izan ere, Irantzu Telleria Aldaz andrea kendu egiten da hautatutako izangaien zerrenda horretatik, eta Maider Arizmendiarrieta Astarloa andrea sartzen da.
Irantzu Telleria Aldaz andrea Bigarren Hezkuntzako irakasle-kidegoko Osasun-prozesuen espezializazioan txanda irekian sartzeko hautatutako izangaien behin betiko zerrendatik at geratzen denez, baliogabeturik geratzen dira hari egindako praktiketako funtzionarioaren eta karrerako funtzionarioaren izendapenak kidego eta espezialitate horretan. Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko urriaren 27ko Aginduaren (2008-11-17ko EHAA) eta Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 7ko Aginduaren (2009-09-17ko EHAA) bidez egin ziren izendapenok.
Hori dela eta, honako hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Baliogabetzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Osasun-prozesuen espezializazioan Irantzu Telleria Aldaz andreari egindako praktiketako funtzionarioaren izendapena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2008ko urriaren 27ko Aginduaren bidez egin zena. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak praktiketako funtzionario izendatu ziren.
Bigarrena.– Baliogabetzea Bigarren Hezkuntzako irakasleen kidegoko Osasun-prozesuen espezializazioan Irantzu Telleria Aldaz andreari egindako karrerako funtzionarioaren izendapena, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2009ko abuztuaren 7ko Aginduaren bidez egin zena. Agindu horren bidez, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketako sailburuaren 2007ko azaroaren 19ko Aginduaren bidez deitutako hautaketa-prozesuan hautatutako izangaiak karrerako funtzionario izendatu ziren.
Hirugarrena.– Irantzu Telleria Aldaz andrea bitarteko funtzionario izango da, 2008ko irailaren 1eko ondorioekin, eta egoera horretan egongo da 2015-2016 ikasturtean dagoen lanpostuan, ikasturtea amaitu arte.
Bitarteko funtzionario den aldetik, kotizazioak erregularizatuko zaizkio egoera horri aplikagarri zaizkion legeen arabera.
Laugarrena.– Irantzu Telleria Aldaz andrea irakasleen ordezkapenetarako izangaien zerrendan sartzea 2016-2017 ikasturterako, karrerako funtzionario izendatu aurretik zegoen baldintza berdinetan. Halere, nahi badu, alda ditzake lurraldeari, lanaldiari eta espezializazioei dagokienez dituen aukerak, baita merezimenduak gehitu ere barematzeko; bost egun izango ditu horretarako, agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari dagokio epaia betearazteko izapideetan sor daitezen gorabeherak aztertzea eta ebaztea, halaxe ezartzen baita Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 103.1 eta 109. artikuluetan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 5a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.