Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

96. zk., 2016ko maiatzaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

LEHENDAKARITZA
2150

HUTSEN ZUZENKETA, honako lege honena: «6/2016 Legea, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa».

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluak ezartzen du, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Idazkaritzak zuzenduko dituela, baldin eta nabarmenak badira, agirien esanahia aldatzen ez badute eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Horretarako, testua argitaratzeko agindua eman duen organoak aginduko du.

Era horretako hutsak aurkitu dira 6/2016 Legean, maiatzaren 12koa, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialari buruzkoa, (2016ko maiatzaren 19ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 94 zk.). Hori dela-eta, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

Zioen azalpenaren zazpigarren paragrafoan, 2016/2096 (19/2) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2016/2096 (2/19) orrialdean gaztelaniazko bertsioan,

Hau dioen tokian:

«Hirugarren sektore soziala ekimen sozialeko erakundeek osatzen dute; erakunde horiek oinarri bazkide eta boluntarioz osatutako oinarri soziala daukate, eta horiez gainera askotan langile kontratatu ordainduak ere badauzkate, eta esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte».

Honela esan behar du:

«Hirugarren sektore soziala ekimen sozialeko erakundeek osatzen dute; erakunde horiek euskal gizartetik sortzen dira eta oinarri sozial bat daukate, bazkide eta boluntarioz osatua, horiez gainera askotan langile kontratatu ordainduz ere osatua; eta esku-hartze sozialeko jarduerak gauzatzen dituzte».

Gaztelaniazko bertsioaren zioen azalpenaren hamalaugarren paragrafoan, 2016/2096 (3/19) orrialdean,

Hau dioen tokian:

«... la contribución social de las familias, el cuidado de las y los familiares cuidadores y la corresponsabilidad y conciliación que favorece el ejercicio de la ciudadanía activa...»

Honela esan behar du:

«... la contribución social de las familias, el cuidado de las y los familiares cuidadores y la corresponsabilidad y conciliación, que favorecen el ejercicio de la ciudadanía activa...»

Gaztelaniazko bertsioaren 1. artikuluan, 2016/2096 (5/19) orrialdean,

Hau dioen tokian:

«Esta ley tiene como objeto configurar y caracterizar el tercer sector social de Euskadi a través de las organizaciones y redes que la conforman...»

Honela esan behar du:

«Esta ley tiene como objeto configurar y caracterizar el tercer sector social de Euskadi a través de las organizaciones y redes que lo conforman...»

6. artikuluaren, f) apartatuan, 2016/2096 (19/10) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2016/2096 (9/19) orrialdean gaztelaniazko bertsioan,

Hau dioen tokian:

«... zaurtasun- edo bazterketa-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendetasun-egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateentzat bakarrik pentsatutako...»

Honela esan behar du:

«... zaurtasun- edo bazterketa-egoeran, desberdintasun-egoeran, babesgabetasun-egoeran, desgaitasun-egoeran edo mendetasun-egoeran dauden pertsona, familia, kolektibo edo komunitateentzat bakarrik pentsatutako...»

8. artikuluan, 2016/2096 (19/11) orrialdean euskarazko bertsioan, eta 2016/2096 (10/19) orrialdean gaztelaniazko bertsioan,

Hau dioen tokian:

«Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizunak dituzten euskal administrazio publikoek dagokien lurraldean erreferentziazkoak diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak honako hauetan sartuko dituzte, egokitzat jotzen badute:»

Honela esan behar du:

«Esku-hartze sozialaren esparruan erantzukizunak dituzten euskal administrazio publikoek dagokien lurraldean erreferentziazkoak diren Euskadiko hirugarren sektore sozialeko sareak honako hauetan sartuko dituzte:»

Gaztelaniazko bertsioaren 10.2 artikuluan, 2016/2096 (11/19) orrialdean,

Hau dioen tokian:

«... promoverá la participación de las organizaciones...»

Honela esan behar du:

«... promoverán la participación de las organizaciones...»


Azterketa dokumentala