95. zk., 2016ko maiatzaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (206 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2133
AGINDUA, 2016ko maiatzaren 10ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, 2015eko Ikerkuntzako Euskadi Saria Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitatean esleitzen duena.
221/2015 Dekretua, abenduaren 1ekoa, jarduera zientifikoa sustatzeko asmoz Ikerkuntzako Euskadi Saria arautu eta Gizarte Zientzien eta Humanitateen modalitateko 2015eko deialdia egiten du.
Ikerkuntzako Euskadi Saria arautzen duen Dekretuaren 9. artikulua –esleitzeko prozedurari buruzkoa bera– betez, honako hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015eko Ikerkuntzako Euskadi Saria, Gizarte Zientziak eta Humanitateen modalitatean, Manuel Carreiras Valiña irakasleari esleitzea.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 10a.
Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,
CRISTINA URIARTE TOLEDO.