93. zk., 2016ko maiatzaren 18a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (201 KB - 1 orri.)
- EPUB (193 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
2092
IRAGARKIA, Uraren Euskal Agentziarena, administrazio-espedientea bidali egiten dela jakinarazteko eta prozeduran interesa duten pertsonak epatzeko dena.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu zen, 87/2016 zk.ko prozedura arruntari buruzkoa. Uraren Euskal Agentziako Kontseiluaren lehendakariaren 2015eko abenduaren 21eko ebazpenaren kontra jarri zuen abian prozedura hori Juan Antonio Valdivia Barranco jaunak. Ebazpen horren bidez ezetsi egin zen Uraren Euskal Agentziako Administrazio Kontseiluaren 2015eko irailaren 23ko Akordioaren kontra jarritako berraztertzeko errekurtsoa. Akordio horren bitartez, Uraren Euskal Agentziaren Lanpostu-zerrenda onartu zen. Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1. zenbakiko Epaitegiak egin du 87/2016 zk.ko prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzeko eskaera, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta deitzen zaie prozeduran interesa duten pertsonei ager daitezen, bederatzi eguneko epean, ebazpen hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitara eman eta hurrengo egunetik aurrera, aipatutako prozeduran, nahi izanez gero, haien interesak defenditzeko.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 11.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
IÑIGO ANSOLA KAREAGA.