90. zk., 2016ko maiatzaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (210 KB - 1 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Pribatuen iragarkiak
INTERBIAK BIZKAIKO HEGOALDEKO AKZESIBILITATEA, S.A.
2025
IRAGARKIA, Amorebieta-Muxika tarteko obrak amaitzeko proiektuaren obra-zuzendaritzarako eta segurtasun eta osasunaren Koordinazioarako laguntza teknikoko zerbitzuak esleitzen dituena (Espedientea: 048/2015/ARM/AT).
1.– Erakunde adjudikatzailea.
a) Erakundea: Interbiak Bizkaiko Hegoaldeko Akzesibilitatea, S.A., Bizkaiko Foru Aldundiaren Kide Bakarreko Herri Baltzua, bere izenean eta Bizkaiko Akzesibilitate Plana 2003 kudeatzeko haren kontura arituz.
b) Espediente-zenbakia: 048/2015/ARM/AT.
c) Lizitazio iragarkia argitaratu den aldizkari edo egunkari ofiziala eta argitalpen data: 2015-12-30eko EBAO, 461764-2015-ES; 2016-01-05eko BOE, 418. zk.; 2015-12-31ko EHAA, 249 zk; 2016-01-15eko BAO, 1082. zk.
2.– Kontratuaren xedea.
a) Kontratu-mota: zerbitzuak.
b) Xedearen deskripzioa: Amorebieta-Muxika tarteko obrak amaitzeko proiektuaren obra-zuzendaritzarako eta segurtasun eta osasunaren Koordinazioarako laguntza teknikoko zerbitzuak.
3.– Tramitazioa, prozedura eta adjudikatzeko era.
a) Tramitazioa: arrunta.
b) Prozedura: irekia.
4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua: 1.267.350,00 euro, BEZik gabe (26 hilabete).
5.– Adjudikazioa.
a) Eguna: 2016ko apirilaren 4a.
b) Kontratista: Amorebieta ABEEa (Prointec, S.A.–Ingeplan Consulting, S.L. ,Euskontrol, S.A.).
c) Adjudikazioaren zenbatekoa: 1.013.880,00 euro, BEZik gabe (26 hilabete).
Bilbao, 2016ko maiatzaren 2a.
Zuzendari-gerentea,
MIKEL IRIONDO BILBAO.