89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (209 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak
EUSKO LEGEBILTZARRA
2007
IRAGARKIA, Eusko Legebiltzarreko eraikinetako eta garajeetako garbiketarako zerbitzu-kontratuarena (Eusko Legebiltzarreko Mahaiaren 2016ko maiatzaren 3ko erabakia) (Espedientea: 06-600-16).
Kontratu-mota: zerbitzua.
Helburua: iragarkiaren idazpuruan adierazten dena.
Izapidea: ohikoa.
Prozedura: irekia.
Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide.
Lizitazioaren gehieneko aurrekontua: 682.826,45 euro, BEZik gabe. BEZari (% 21) hauxe dagokio: 143.393,55 euro; guztizko emaitza hau da: 826.220,00 euro.
Burutzeko epea: 2 urte.
Luzapena: 2, urtebete bakoitzak.
Agiriak eskuratzea: klausula teknikoen agiria eta administrazio-klausula berezien agiria eskuratzeko tokiak hauek izango dira:
– Eusko Legebiltzarraren egoitzan, 09:00etatik 14:00etara; Becerro de Bengoa kalea, z.g., Vitoria-Gasteiz 01005 posta-kodea.
– Eusko Legebiltzarraren web-orrian, www.legebiltzarra.eus / Kontratatzailearen profila
Eskaintzak aurkezteko tokia: proposamenak administrazio-klausula berezien agirian dagoen ereduaren arabera egingo dira eta Eusko Legebiltzarreko Erregistro Orokorrean aurkeztuko (Becerro de Bengoa kalea, z.g., 01005 Vitoria-Gasteiz) norberak ekarrita edo agiri horretako 12.3 puntuan adierazitako moduan.
Eskaintzak aurkezteko azken eguna: 2016ko ekainaren 24a arte; ordutegia,09:00etatik 14:00etara.
Eskaintzak jendaurrean irekitzea: Eusko Legebiltzarrean izango da, aldez aurretik Kontratatzailearen profilean argitaratuko da eta posta elektronikoren bidez jakinaraziko zaie lizitatzaileei data eta ordua.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 3a.
Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,
BAKARTXO TEJERIA OTERMIN.