Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
2002

EBAZPENA, 2016ko otsailaren 2koa, Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendariarena, 2015-2016 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko dena, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu eta udala titularra den ikastetxe publikoei.

Aurrekariak:

2015eko abenduaren 1eko Aginduak (abenduaren 29ko EHAA, 247. zenbakia) 2015-2016 ikasturtean zehar atzerriko hizkuntza indartzeko laguntzak emateko prozedura eta irizpideak arautu eta ezartzen ditu, heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu eta udala titularra den ikastetxe publikoei zuzenduta.

Eskabide-espedienteak aztertuta, 27 eskabideak jaso dira. Bertan, 48 talde proposatzen dira 4.140,5 eskola-ordu emateko.

2 artikuluak ezartzen du 40 euroko laguntza emango dela baimendutako talde bakoitzean emandako ordu bakoitzeko, eta, nolanahi ere, guztira eman beharreko zenbatekoak gainditu egiten badu aurrekontu-hornidura, erakunde onuradun bakoitzari emango zaion zenbatekoa proportzioan egokituko dela, baimendutako taldeen arabera, harik eta laguntza guztiak moldatu arte aurrekontu-hornidurara.

Halaber, ezartzen du aurrekontu-hornidura 146.250ekoa dela.

Baimendutako talde guuztien eskola-ordu-kopurua bider 40 euro eragiketaren emaitza deialdiaren aurrekontu-hornidura baino handiagoa izanez, dagozkien diru-laguntzak proportzioan egokitu behar dira.

Hori guztia dela eta,

EBAZTEN DUT:

Lehenengo artikulua.– I. eranskinean aipatzen diren Ikastetxeei ematea diru-laguntzak, ondoan diru-laguntzen zenbatekoak ere adierazita daude.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Lanbide Heziketako sailburuordeari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko otsailaren 2a.

Heziketa eta Ikaskuntzako zuzendaria,

RAMÓN MARÍA MARTÍNEZ DE MURGUÍA URRETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala