Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2001

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 5ekoa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena. Horren bidez, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak 2015eko urriaren 7an produktuen kalitate-araubideetarako 2015. ekitaldirako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko eman zuen aginduan aurrez ikusitako laguntzen onuradunen zerrenda argitaratzen da.

Diru-laguntza publikoak ematerakoan errespetatu behar den publikotasun-printzipioa betetzeko, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 7ko Aginduaren 7.5 artikuluan ezartzen denez (produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiaren oinarriak onartzeko dena, 2015eko ekitaldirako), Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da agindu horren arabera emandako laguntzen onuradunen zerrenda. Nolanahi ere, banan-banan ere jakinarazi ahal izango da diru-laguntzak emateko ebazpena.

Helburu horrekin,

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 7ko Aginduan (produktuen kalitate-araubideetarako laguntzen deialdiko oinarriak onartzeko dena, 2015eko ekitaldirako) aurrez ikusitako diru-laguntzen onuradunen zerrenda, honako hauek adieraziz: espediente-zenbakia, erakunde onuradunaren izena eta emandako diru-laguntzaren zenbatekoa, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala