89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (205 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
2000
EBAZPENA, 2016ko apirilaren 1ekoa, Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariarena, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendariarena eta Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez jakinarazten baita jendaurrean jarri dela Nbbf eta Lgnef funtsen kontura 2015ean esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen informazioa.
Administrazioaren diru-laguntzen jardueran nagusi izan behar duen publikotasun-printzipioa betetze aldera, eta kontuan hartuta 2015. urtean Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzaileak onuradun askori ordaindu dizkiela –eta banan-banan jakinarazi– Nbbf eta Lgnef funtsen kontura finantzaturiko diru-laguntzak, ebazpen honen bidez jakinarazten da jendaurrean jarri direla diru-laguntza horien inguruko datuak.
Datuen publikotasuna 1306/2013 eta 908/2014 (EB) Erregelamenduetan ezarritako irizpideen arabera egingo da.
Horiek horrela, honako hau,
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– 2015ean Nbbf eta Lgnef funtsen kontura esleitu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailearen bitartez ordaindutako laguntzen onuradunen datuak interneteko www.euskadi.eus helbidean jendaurrean jarri direla jakinaraztea (Eusko Jaurlaritzaren sailak / Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila / Nekazaritza eta Abeltzaintza / Erakunde Ordaintzailearen ordainketak).
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 1a.
Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,
IKERNE ZULUAGA ZAMALLOA.
Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako zuzendaria,
ELENA GUTIÉRREZ PÉREZ DEL NOTARIO.
Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,
PELI MANTEROLA ARTETA.