Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

89. zk., 2016ko maiatzaren 12a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1999

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita lankidetza-laguntzen onuradunen zerrenda; 2015erako deialdia egin zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 13ko Aginduaren bitartez, bertan onartu ziren lankidetza-laguntza hauetarako oinarriak, 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan xedatu bezala.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 13ko Aginduaren bidez onartu ziren, 2015erako, Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak onartzeko dena. 1305/2013 (EE) Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da.

Agindu horretan xedatutakoa betetzeko, Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendariak ebazpen bidez esleitu ditu laguntzak.

Beraz, onuradunei horren berri eman ostean, eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 13ko Aginduaren 9.6 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, hau

EBAZTEN DUT:

Argitara ematea, denek jakin dezaten, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 13ko Aginduaren babespean emandako 2015erako laguntzen onuradunen zerrenda (eranskinean). Agindu horren bidez onartu ziren Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2013ko abenduaren 17ko 1305/2013 (EE) Erregelamenduaren 35. artikuluan aurreikusitako lankidetzarako laguntzak emateko 2015eko deialdiaren oinarriak. 1305/2013 (EE) Erregelamendua Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren bitartez landa-garapenari laguntzeari buruzkoa da, eta, erregelamendu horren bidez, Kontseiluaren 1698/2005 Erregelamendua indargabetzen da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Elikagaien Kalitate eta Industriako zuzendaria,

PELI MANTEROLA ARTETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala