Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI-KONTUEN EUSKAL EPAITEGIA
1930

IRAGARKIA, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak 2015eko martxoaren 26ko bilkuran hartutako erabakiari buruzkoa, «Deba Garaia Udal Elkartea, 2013» fiskalizazio txostena behin betiko onesten duena.

Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren Osokoak, 2015eko martxoaren 26an egindako bilkuran,

ERABAKI DU:

«Deba Garaia Udal Elkartea, 2013» fiskalizazio txostena behin betiko onestea, zeina Erabaki honen eranskin modura ageri baita.

HKEEren 1/1988 Legearen 13.2 atalak aurreikusten duena betez, txostenaren ondorioak dagozkion aldizkari ofizialetan argitaratzeko xedatzea.

HKEEren Osoko hau egin ostean HKEEren lehendakaria berriz izendatu delarik (17/2015 Dekretua), idatzi honen bitartez bilkura horretan hartutako Erabakiaren eduki osoa ontzat ematen da.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

HKEEren lehendakaria,

JOSÉ LUIS BILBAO EGUREN.

HKEEren idazkari nagusia,

JULIO ARTETXE BARKIN.

ERANSKINA
«DEBA GARAIA UDAL ELKARTEA, 2013» FISKALIZAZIO TXOSTENA

LABURDURAK

1/2013 FA: 1/2013 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Erakundeen aurrekontuaren egonkortasun eta finantzaren iraunkortasunari buruzkoa.

15/2010 Legea: 15/2010 Legea, 3/2004 Legea aldarazten duena, merkataritzako eragiketetan berandutzaren aurkako neurriak ezartzeko dena.

20/2012 ELD: 220/2012 Legegintzako Errege Dekretua, administrazio publikoetan aurrekontuaren egonkortasuna bermatzeko aparteko neurriak hartzen dituena.

21/2003 FA: 21/2003 Foru Araua, Gipuzkoako Toki Erakundeen aurrekontuei buruzkoa.

6/2007 FA: 6/2007 Foru Araua, Gipuzkoako udalaz gaindiko erakundeak arautzen dituena.

DOUE: Europar Batasuneko Aldizkari Ofiziala.

EAE: Euskal Autonomia Erkidegoa.

GAO: Gipuzkoako Aldizkari Ofiziala.

HKEE: Herri Kontuen Euskal Epaitegia.

LZ: Lanpostuen Zerrenda.

SPKL: 30/2007 Legea, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzkoa.

SPKLTB: 3/2011 Legegintzako Errege Dekretua, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen testu bategina.

I.– SARRERA.

HKEEk otsailaren 5eko 1/1988 Legeak eta Epaitegiaren Osokoak onetsitako lan programak agindutakoa betez, Debagoieneko Mankomunitatearen (aurrerantzean Mankomunitatea) Kontu Orokorra fiskalizatu du, 2013ko ekitaldiari dagokiona. Fiskalizazio lan honek honako alderdi hauek besarkatzen ditu:

– Legezkotasuna: honako aurrekontuaren atal hauetan ezargarria den arautegia bete izana: aurrekontua, zuzenbide publikoko sarrerak, finantza eragiketak, langileria eta obra, ondasun eta zerbitzuen kontratazioa.

– Kontabilitatea: Kontu Orokorra ezargarri zaizkion kontularitzako printzipioekin bat datorrela egiaztatzea. Kontu Orokorrak honako atal hauek besarkatzen ditu: Mankomunitatearen egoeraren balantzea, galera-irabazien kontua eta Mankomunitatearen aurrekontuen likidazioa.

– Lanaren zabalak ez du gastuaren eraginkortasun eta zuhurtasunari buruzko azterlan berariazkorik besarkatu; ezta, kudeaketa prozedurei buruzkorik ere. Nolanahi den ere, fiskalizazioan zehar sortu diren alderdi partzialak txosten honen III. idazpuruan aztertu ditugu.

– Mankomunitatearen egoera ekonomikoaren azterketa finantzarioa.

Mankomunitatea 8 udalek osatzen dute:

(Ikus .PDF)

Mankomunitatea 1976an sortu zen eta indarreko estatutuek hainbat zerbitzuren kudeaketa mankomunatua aurreikusten dute; 2013ko ekitaldian zehar jarduera hondakinen eskualdeko kudeaketan eta garapen ekonomikora zuzendutako jardueretan oinarritzen da. Mankomunitateak hiri hondakinak jasotzen ditu eta birziklatzen ez diren haiek Sasietako hondakindegira igortzen dira (Tolosa), dagokion tasa Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioari ordainduz. Gainera, Epele eraikuntzako eta industriako hondakin geldoen hondakindegia kudeatzen du, dagokion tasa instalakuntzaren erabiltzaileei eraginez.

2007an Mankomunitateak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta beste sei mankomunitaterekin batera, lurralde esparruko instalazioak kudeatzeko Gipuzkoako Hondakinen Kontsortzioa sortu zuen.

Estatutuek Mankomunitatearen kudeaketa kide diren udaletako zinegotzi guztiek osatutako Eskualdeko Batzarrari eta 16 udal ordezkarik osatutako Gobernu Batzarrari egozten diote, Lehendakaria bertako kideen artean hautatzen dutela (4. eta 6. artikuluak).

II.– IRITZIA.

II.1.– Legea betetzeari buruzko iritzia.

Kontratazioa

1.– Bi hornidura kontratu (5 eta 6. espedienteak), aleko prezioetan esleitu ziren gehieneko 280.841 euroren aurrekontuarekin; 2 kontratu horien egikaritza, hurrenez hurren, kontratuen balioetsitako balioa baino % 88 eta % 33 handiagoa izan zen, horien lizitazio baldintza oinarrizkoak eraldatuz. Gainera, 6. kontratuan egikaritzak gainditu egin zituen erregulazio harmonizatura meneratzea zehazten duten atalaseak (SPKLTBren 15. artikulua); hori dela eta, balioespena egokiago egin izan balitz, lizitazioa DOUEn argitaratu beharko zatekeen.

▪ Epaitegi honen iritzira, Epaitegiak, aurreko paragrafoan adierazitako ez-betetzea alde batera, zuzentasunez bete du 2013ko ekitaldian ekonomia-finantzaren jarduera arautzen duen lege arautegia.

II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

1.– Hona hemen 2013ko abenduaren 31n Mankomunitatearen gastu orokorretarako Diruzaintza Geldikinean, data horretan itxitako Egoera Balantzean eta Funts Propioetan eragina duten doiketak:

(Ikus .PDF)

▪ Epaitegi honen iritzira, 1. paragrafoan azaleratutako salbuespenaren eragina salbuetsita, Mankomunitatearen Kontu Orokorrak alderdi esanguratsu guztietan erakusten du 2013ko ekitaldiaren jarduera ekonomikoa, ondarearen eta 2013ko abenduaren 31ko finantza egoeraren isla leiala eta ekitaldian bere eragiketen emaitzena.

Iritzian eraginik izan gabe esan behar dugu aurreko doiketek gastu orokorretarako 2013ko abenduaren 31ko Diruzaintza Geldikina 1,1 milioi eurora murriztu dutela eta kopuru hau bat datorrela erantsitako diru-sarrerekin finantzatu gabeko gastuekin, erabili eta baimendutako fasean, 2014ko aurrekontura txertatu beharrekoak.

III.– BARNE KONTROLERAKO SISTEMEI ETA KUDEAKETA PROZEDUREI BURUZKO IRIZPENAK.

Atal honetan ekonomia-finantza jarduera arautzen duten printzipioak gehiegi eragiten ez dituzten akatsak ez ezik, kudeaketa hobetzeko azpimarratu nahi diren prozedurazko alderdiak ere azaleratu dira.

III.1.– Aurrekontua eta kontabilitatea.

– Geldikinen txertaketa 2013ko apirilaren 19an onartu zen, geldikinaren zenbatekoa finkatzen zuen likidazioa onartu ondoren. Komenigarria litzateke exekuzio arauan arautzea hitzartutako izendapenen edo atxikitako diru-sarreren aldez aurreko sarrera. Gainera, txertatu beharreko kredituen zenbatekoa murriztu egingo litzateke baldin eta, 21/2003 FAren 8. artikuluak arautzen duen legez, konpromiso kredituak erabiliko balira gastuek geroko ekitaldiak eragiten dituztenean.

– 2013an kreditu osagarrien espediente bakarra onartu zen, 72.162 eurorena, eta ez zitzaion nahitaezkoa den publikotasunik eman (2003/21 FAren 34.3 artikulua).

– Aurrekontu plantillak lanpostu bakoitzaren ordainsari oinarrizko eta guztizkoak xehatzen ditu, baina kontzeptu ezberdinen araberako ordainsari osagarriak zehaztu gabe.

– Estatutuek arautu egin behar lukete gastu arrunt eta inbertsioetarako ekarpenen likidazio prozesua, aurrekontuaren balioespenekin probisionalki ezarritakoak. Gobernu Batzordeak urteko likidazioak egiten ditu Kontu Orokorra onartzen duenean edo gerora, abenduaren 31n egikaritu gabeko baimendu eta baliatutako kredituak deduzituz eta are, inbertsio berrien aurreikuspenak ere barne hartuz.

Udalen arteko ekarpenen banaketa biztanle eta zergapeko kopuruaren arabera egiten da. Azken irizpide hau, nahiz ez den biztanle kopurutik asko aldentzen, ez dago Estatutuetan aurreikusia.

III.2.– Langileria.

– Idazkaritza-artekaritza egitekoak estatu mailan jarduteko gaitutako funtzionarioentzat gordeak daude eta behin-behineko izaerarekin Mankomunitateko bi teknikarik betetzen dituzte 1998 eta 2005az geroztik. Mankomunitateko Estatutuek postu horiek kide diren udaletako gaitutako funtzionarioek bete ditzaketela aurreikusten dute (11. artikulua), egiteko hauek mankomunatutako lanpostuaren egitekoei metatuz; horregatik ez ditu Mankomunitateak plantillan jasotzen estatu mailan jarduteko gaitutako funtzionarioen lanpostuak.

– 2013ko maiatzean, Mankomunitateak deialdia egin zuen lan-orientabiderako teknikarien lan poltsa bat sortzeko, web-orrian eta eskualdeko egunkari batean publikotasuna emanez. Poltsa 9 hilabeteko bi kontrataziotarako baliatu zen, aldi berean irailean gauzatu zirenak. Mankomunitateak hedatu egin beharko luke deialdien publikotasuna lurralde esparrura, aldizkari ofizialera igorriz eta are berariazko deialdiak eginez baldin eta kontratazioak iraupen nahikoa baldin badute. Egoera bera gertatu zen 2012an sortutako berri emaileen poltsarekin, 2013an iraupen laburreko 8 kontrataziorako baliatu zena.

III.3.– Kontratazioa.

Indarrean zeuden edo 2013ann izapidetutako 7 kontratu nagusiak aztertu ondoren, honako alderdi hauek azaleratu zaizkigu:

○ 2014ko maiatzera arte, zaborrak biltzeko kontratua (1. espedientea) 6 aldiz aldatu zen eta zerbitzuaren urteko kostua % 104,8an gehitu zuten. Kontratuaren pleguek, 5,4 milioi euroan esleitu zena, 18 milioi euroren balioa balioetsi zuten, eta bi prezio ezberdin aurreikusi zituzten: Zenbateko finkoa zerbitzuarentzat hasierako konfigurazioan eta bilketa sistemaren aldaketak eragindako aldaketetarako kostu faktore nagusien prezioak. Kontratazio arautegiak (SPKLTBren 106. artikulua) aldaketak egiten uzten du, betiere pleguetan aurreikusi badira eta modu argi, zehatz eta agerian arautu. Alabaina, pleguek aleko prezio batzuk baizik ez dituzte zehazten eta aldaketak egiteko baliabide kontraesankorra eskaintzen, udalerri bakoitzean zerbitzuaren azken konfigurazioa mugatu gabe eta aldaketa ostean kontrataturiko zerbitzuen kostua zenbatetsi gabe ere.

○ Prestakuntza ikastaroak antolatzeko kontratua (2. espedientea), 365.263 euroan esleitu zena, kontratu berezitzat jo zen, administrazioko kontratu arrunten inongo moldetan jaso ezin daitekeena, nahiz ez den zerbitzu kontratu batetik bereizten. Zerbitzu kontratuen luzapenek ez dezakete hasiera batean finkatutako kontratuaren iraupena gainditu (urtebete), kasu honetan urteko 4 luzapen aurreikusi direla. Gainera, kontratuaren egikaritza hurrengo ekitaldiko ekainera arte luzatu da eta urteanitzeko kredituak behar izan ditu.

○ Kamioiak hornitzeko kontratua (3. espedientea), 811.002 euroren zenbatekoan, 2013ko urtarrilean esleitu zen, SPKLTBren 160 eta 161 artikuluetan ezarritako 3 hilabeteko epea gaindituz.

○ Epeleko hondakindegian obra kontratuaren egikaritza (7. espedientea) 2012ko abuztuan abiarazi zen, 12 hilabetetan amaitzekoa zena; ordea, txosten hau idatzi dugun datan oraindik abian da. Atzerapena obren egikaritzako alderdi teknikoei buruzko desadostasunek eragin dute, ondorioz Mankomunitateak lanak ez onartzea eta obra geldiaraztea ekarri duena. Mankomunitateak zehapenak ezarri zizkion kontratistari atzerapenengatik, zeinak epaitegian errekurritu diren, eta auzigai diren lanen gaineko hainbat txosten eta azterketa gauzatu dira; 2014ko urrian egin den azkenak ondorioztatu du oihalak urratuak zeudela hainbat tokitan eta 15 eguneko epea eman dio kontratistari horiek konpontzeko. Horrek guztiak atzerapen handia ekarri du aurreikusitako epeekiko.

○ Mankomunitateak ez ditu 2013ko abenduaren 31n dagozkion aginpideak ebatzi kontrataturiko kanpo zerbitzuak zuzen egikaritzeko, Administrazio Publikoaren eta kontrataturiko enpresako langileen arteko harremana argi utziko dutenak, 20/2012 Errege Dekretu Legearen Xedapen Gehigarri 1.ak agintzen duen moduan.

III.4.– Bestelako alderdiak.

○ Mankomunitateak ez zituen Diputazioari zuzendurik ordainketa epeei buruzko nahitaezkoak diren hiruhileko txostenak egin (15/2010 Legearen 4 artikulua). Aztertutako kontratazio espedienteetan ordainketen % 25 batez bestean 63 eguneko epean egin zirela ikusi da, arautegiak ordainketarako ezartzen duen epea 30 egunekoa zelarik.

○ Mankomunitatearen estatutuak 1979koak dira eta ez dituzte gaurkotu; horrek 6/2007 FAren 1. Xedapen Iragankorrak finkatutako urtebeteko epea urratzen du. 2014ko uztailean Mankomunitateak Estatutuen aldaketa behin-behinean onartzea eta alegazioetarako agerian jartzea erabaki zuen.

IV.– FINANTZA ANALISIA.

Mankomunitateak azken ekitaldietan likidatutako magnitude nagusien bilakaera ondoko taulan dago zehaztua.

(Ikus .PDF)

Sarrera arruntak: Osagai nagusiena da; udal ekarpenek % 27 egin dute gora 2011 eta 2013 bitartean, zaborrak jasotzeko sistema berriaren kostu handiagoa aurreikusita. 3. kapituluan 2013ko igoera Ecoembeseko konpentsazioengatiko diru-sarrera handiagoek eta paper eta txatarraren diru-sarrerek eragin dute. Diru-laguntzei dagokienez, gehitu egin dira 2012tik aurrera EAEko enplegu planetan esku hartzeagatik.

Funtzionamendu gastuak: % 17 egin dute gora 2011 eta 2013 bitartean, ondoko xehapenarekin:

– Langile gastuak: soldata taulek bere horretan eusten diote, 2012an aparteko ordainsari bat kendu izana salbuetsita; horrek argitzen du urte horretako beherakada eta zati batetan 2013ko igoera; ekitaldi honetan, gainera, aldi baterako langileria gehitu da.

– Ondasun arrunten erosketa eta zerbitzuak: osagai nagusia Gipuzkoako Hondakinen Partzuergoari hondakinen goi-hornidurako kudeaketagatik egiten zaizkion ekarpenak dira; ekarpen horiek behera egin dute nahiz % 8 gehitu den horiek kalkulatzeko baliatutako tarifa, isuritako tona kopuruak behera egin duelako. Zaborrak jasotzeko zerbitzuaren kostuak % 40 egin du gora 2013an, batik bat Ońatin bigarren seihilekoan bilketa sistema aldatu izanaren ondorioz.

Aurrezki gordina eta emaitza arrunta: azken bi urteetan soberakin handiak izan dira, diru-sarrerak gastuak baino gehiago hazi direlako, bilketa sistema berria ezartzean izandako atzerapenengatik.

Kapital eragiketen emaitza: hirurtekoan egindako inbertsio nagusia 2012an Epeleko isurtegian abiarazitako obra da, azken bi ekitaldietan 0,5 eta 1,2 milioi euroren egikaritza izan duelarik. Gainerako zerbitzuen inbertsioak nagusiki kide diren udalen ekarpenekin finantzatzen dira, ekarpenak inbertsioak baino handiagoak izan direlarik 2011 eta 2012an; 2013ko inbertsioak, berriz, partzialki Epele Funtsa baliatuta finantzatu dira, kapital eragiketetan defizita sortuz.

Diruzaintza geldikina: magnitude honek bariazio esanguratsuak izan ditu eta gora egin du 2012an eragiketa arrunt eta kapitalezkoetan emaitza positiboak jaso dituelako. 2013an behera egin du kapital eragiketen defizitak eraginda; eragiketa arruntek, ordea, superabita sortzen jarraitzen dute. Kapital eragiketen emaitza Epele Funtseko kontularitzako operatibaren baitan dago.

Azken geldikina 1,1 milioi euroan zenbatetsi da, Epaitegi honek proposatutako doiketen eraginez, eta 2013ko abenduaren 31n gauzatu gabeko kreditu geldikinak txertatzeko baliatu beharko da.

Ondorioa: mankomunitateak ematen duen zerbitzu nagusia hondakinak jasotzeko eskualdeko zerbitzua da eta batik bat udal ekarpenen bitartez finantzatzen da, zerbitzuaren sarrera eta gastu aurreikuspenak abiaburu hartuta kalkulatutakoak; egokitasun eza dago atez ateko bilketa sistema ezartzearen balioespenetan, 2012 eta 2013ko superabitak eragin dituztenak. Bilketa sistema berria 2011z geroztik dago abian Antzuolan eta Ońatin 2013ko uztailean ezarri zen, funtzionamendu kostuak izugarri igoaraziz.

Aurrekontuaren egonkortasuna: 1/2013 FAk ezarritakoari jarraiki, artekaritzak 2013ko Likidazioari buruzko txostenean aurrekontuaren egonkortasun printzipioen betetze-mailari buruzko balio-neurketa jaso zuen eta ondorioztatu zuen jarduera helburudun diru-sarrerekin finantzatzen dela eta honenbestez, printzipio horiek bete egiten dira egonkortasun eta gastuen bariazioari dagokionez. Zorpetzerik ez duenez gero, ez da beharrezkoa Zor Publikoaren helburuei buruzko inongo iruzkinik egitea.

Nolanahi den ere, Epeleko hondakindegiaren jarduera superabit arrunta sortzen duen tasa baten bidez finantzatzen dela zehaztu behar da, baina ekitaldiko inbertsioek eragiketa ez finantzarioen 1,1 milioi euroen defizita eragiten dute (1etik 7ra bitarteko kapituluak); horiek aldi berean, Mankomunitateak eragiketa horietan duen 261.273 euroren defizita azaltzen dute. Defizit hau aipatutako inbertsioak Geldikin bidez finantzatu izanak justifikatzen du, aurrekontuaren egonkortasunari buruzko araudiak aurreikusten duen egoera (2013ko otsailaren 22ko Diputatuen Kontseiluaren Erabakiaren 1.1 araua), zeinak ez duen beharrezko egiten berroreka ekintzak bideratzea, nahiz Batzordeari jakinarazi behar zitzaizkiokeen. Aipatutako txostenak hondakindegiko gastu arrunten igoera ere jakinarazi behar zukeen, 2013rako finkatutako muga gainditzen duena (% 1,7), nahiz jarduerak emaitza arrunt positiboa sortzen segitzen duen.

V.– URTEKO KONTUAK.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)
ALEGAZIOAK

II.– IRITZIA.

II.2.– Urteko kontuei buruzko iritzia.

Auzitegiak proposatutako doiketa guztiak ez dira bidezkoak.

Mankomunitatearen izaera finalistak, sarrerak, gastuak eta diruzaintza geldikin, era zorrotzean sailik sail kalkulatzera behartzen gaitu. Auzitegiak proposatutako hiru doiketetan, lehena udalekiko likidazioari dagokio, eta beste biak Epeleko sailari.

Ikus Diruzaintza geldikinaren zuzentzea ondorengo taulan:

(Ikus .PDF)

III.4.– Bestelako alderdiak.

Horrela da, mankomunitateak ez zizkion diputazioari aurkeztu epean nahitaezkoak diren hiruhileko txostenak. Gaur egun, txosten hauek era erdi-automatikoan kalkulatzen dira sarEko aplikazioaren bitartez. Txosten hauek Diputazioari aurkeztu zaizkio eta Ordainketaren Bataz Besteko Epeak (OBBE) ondorengoak dira:

Lehen hiruhilabetekoa: OBBE 25,69 egun.

Fakturen % 83 eta kopuruen % 94, 30 egun azpitik eta % 99, 40 egun azpitik.

Bigarren hiruhilabetekoa: OBBE 20,48 egun.

Fakturen eta kopuruen % 85, 30 egun azpitik eta % 99, 40 egun azpitik.

Hirugarren hiruhilabetekoa: OBBE 18,78 egun.

Fakturen % 98 eta kopuruen % 99,87, 30 egun azpitik.

Laugarren hiruhilabetekoa: OBBE 11,07 egun.

Fakturen % 95 eta kopuruen % 97, 30 egun azpitik eta % 99, 40 egun azpitik.

Epea erregistro datatik hasita kalkulatzen da. Helbideratutako fakturak, ordainketa ondoren iristen direnak (Telefonica, Euskaltel eta Iberdrola) balio negatiboak dituzte eta bataz bestekoa hobetzen dute. 4. hiruhilabetekoan bilketa kontratak urrian fakturatu zituen uztaila, abuztua eta iraila. Atzerapena aintzat hartuz, berehala ordaindu zitzaion. Faktura hauen garrantzi kuantitatiboak bataz bestekoa nabarmen hobetzen du.

2015eko urtarrileko mankomunitateko gobernu juntak, estatutu berrien behin-betiko testua onartu du udaletara bidaltzeko. Behin betiko onarpena 2015eko udaberrian espero da.

IV.– FINANTZA ANALISIA.

Funtzionamendu gastuak

Auzitegiak egiten duen kosteen banaketa ez dator bat kontu orokorreko (94tik 128 arteko orriak) sailka eta kapituluka egiten den banaketarekin. Kosteen banaketa hau ez dator bat, mankomunitatearen banaketa ez organikoarekin ezta funtzionalarekin ere. «Zaborra jasotzeko zerbitzuaren kostuak % 40 egin du gora» baieztatzea pertsonal kosteak aintzat hartu gabe akatsa da. Ingurumen zerbitzuaren kosteen kalkuluak, zerbitzu honen kostu efektiboa kalkulatzen duen txostenean dago, Gastu zuzenak, zeharkakoak, pertsonalekoak eta amortizazioak barne dituena. Kalkulatzen duen kostea, auzitegiak kalkulatu duena baino, handiagoa izateaz gain, zehatzagoa ere bada.

Kostu TOTALA gastu zuzen, zeharkako eta amortizazioak barne: 6.238.431,42 euro.

Zerbitzuaren sarrerak (Salmentak, Ecoembes...): 1.112.751,88 euro.

Zergadun baliokideak 2013: 45.046.

Estaldura maila % 100 izan dadin udal tasa: 113,79 euro.

Kosteen estaldura maila udal tasekin % 90 gainditzen du.

(Ikus .PDF)

Mankomunitatearen eskema funtzional eta sailak alboratzen dituen, Ondasun erosketa eta zerbitzuen banaketa bat, non, zerbitzu osoaren kosteen inguruko baieztapenak egiteko erabilia dena, kostu guztiak aintzat hartu gabe (pertsonala, Zeharkakoak, amortizazioak...), Kontabilitate analitikoko eta IGAEko irizpideen guztien kontrako analisia da (ikus HKEEren oharra dokumentuaren bukaeran).

Diruzaintza geldikina

«Azken geldikina, 1,1 milioi eurotan zenbatetsi da, (...)».

Baieztapen hau ez da zuzena, doiketen arrazoibidetan azaldu den eran:

a) Bi urtetako likidazioak batera zenbatzea ez da zuzena eta ezinezkoa da hurrengo urteko eragiketak itxieran kalkulatzea.

b) Aktiboan eta pasiboan doiketak egitera garamatza idazpena egin da, gainera neutroa da diruzaintza geldikinerako. Geldikinean dauden 65 mila euroak funtsaren nahikotasuna bermatzen dute.

c) 990 mila horiek 3. eranskinean bertan daude auzitegiak ezarrita, «finantzaketa-gastuak sarrera lotuekin» eta ez dira berriz doitu behar.

Finean, ez dago geldikinari doiketarik egin beharrik.

HKEE-REN OHARRA

Alegatutako paragrafoaren helburua ez da kostuen analisia egitea, baizik eta Ondasun eta Zerbitzuen Erosketa aurrekontuko kapituluan sortutako bariazio nagusiak aipatzea. Alegazioan baliatutako kostuen sistema ez du HKEEk fiskalizatu.


Azterketa dokumentala