Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
1926

IRAGARKIA, Ogasun eta Finantza Saileko Zerbitzu zuzendariarena, Eusko Jaurlaritzak Vitoria-Gasteizen duen kudeaketa bateratuko Lakua II-ko eraikinaren sarbidearen hormatxoa estaltzeko obraren kontratazioaren lizitaziorako deialdia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Finantza Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen Saila: Baliabide Orokorren Zuzendaritzako Kontratazio Mahaia.

c) Espedientearen zenbakia: KM/2016/038.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: obrak.

b) Xedearen deskribapena: Lakua II-ko eraikinaren sarbidearen hormatxoa estaltzeko obra.

c) Loteen araberako banaketa eta zenbakia: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua:

133.352,92 euro (BEZa barne).

5.– Behin-behineko bermea: ez dagokio.

6.– Dokumentazioa eta informazioa lortzea: http://www.contratacion.euskadi.eus/w32-home/eu eta contratacion.rrgg@euskadi.eus

7.– Kontratistaren betekizun espezifikoak.

a) Sailkapena: ez.

b) Kaudimen ekonomiko eta finantzarioaren eta kaudimen tekniko eta profesionalaren beste betekizun batzuk: administrazio-klausula partikularren pleguan aurreikusitakoaren arabera.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23ko 13:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio-klausula partikularren pleguan eskatutakoa.

c) Aurkezteko tokia: Baliabide Orokorretako Zuzendaritza. Kontratazio Mahaia. Donostia-San Sebastián kalea, 1 (Lakua), M eraikina, 3. solairua.

d) Lizitatzaileak eskaintzari derrigorrez eutsi beharko dion epea: 15 egun proposamen ekonomikoak zabaltzen direnetik.

e) Aldagaien onarpena: ez.

9.– Eskaintzak balioesteko irizpideak, administrazio-klausula partikularren agiriaren karatulan xedatutakoari jarraikiz.

a) Formuletan oinarritutako irizpideak:

Eskaintza ekonomikoa: 100 puntu.

b) Balio-judizioan oinarritutako irizpideak: ez.

10.– Eskaintzak irekitzea.

Irekitze ekonomikoa: Entitatea: Kontratazio Mahaia. Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Donostia-San Sebastián kalea (Lakua). Vitoria-Gasteiz. Data: 2016ko maiatzaren 27ko 13:00ak.

11.– Beste argibide batzuk.

12.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

13.– Kasuak kasu, deialdiari buruzko informazioak biltzen dituen edo pleguak bertan lortzeko baliagarria den atari informatikoa edo web-orria: http://www.contratacion.euskadi.net/w32-home/eu

14.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna: ez.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 20a.

Zerbitzu zuzendaria,

ANE URKIOLA ALUSTIZA.


Azterketa dokumentala