Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1925

IRAGARKIA, Vitoria-Gasteizko Barruti Judizialeko organo judizialen jakinarazpenak, zitazioak eta egintzak burutzeko, horiek berehalakoan, atez ate, autoan eta banan-banan banatzea -beste garraiobide batekin ezin bada egin- helburu duen zerbitzu-kontratuaren lizitazioa egiteko dena.

1.- Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Kontratazio Mahaia.

c) Espediente-zenbakia: A-047-DAPJ-2015.

2.- Kontratuaren ezaugarriak.

a) Xedearen deskribapena: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan zehazturik dagoena.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 23 hilabete.

e) Luzapena onartzea: ez.

f) CPV: 60120000-5.

3.- Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: eskaintzak baloratzeko irizpideak, administrazio-klausula zehatzen pleguko karatulan ezarritakoaren arabera.

Hiriarteko zerbitzuen prezioaren irizpidea.

- Km. Haztapenerako ibilbidea: 36 puntu eguneko ordutegian, eta 4 puntu gaueko eta jaiegunetako ordutegian.

- Itxarote-ordua: 18 puntu eguneko ordutegian, eta bi puntu gaueko eta jaiegunetako ordutegian.

- Gutxieneko tarifa: 18 puntu eguneko ordutegian, eta 2 puntu gaueko eta jaiegunetako ordutegian.

- Gasteiz-Amurrio ibilbidean aplikatzeko prezio finkoa: 18 puntu eguneko ordutegian eta 2 puntu gaueko eta jaiegunetako ordutegian.

Haztapena, guztira: 100 puntu.

4.- Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: lizitazioaren gehieneko aurrekontua edo gastu-adierazlearena, halakorik baldin badago: 125.454,54 euro eta 12.545,46 euro BEZari dagozkionak. Guztira: 138.000,00 euro, BEZa barne delarik.

5.- Behin-behineko bermea: ez da eskatzen halakorik.

- Behin betiko fidantza: bai. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontuaren % 5, BEZik gabe.

6.- Luzapena: ez.

7.- Kontratuaren balio zenbatetsia, Sektore publikoko kontratuen Legearen ondorioetarako (SPKLTBko 88. artikulua): 125.454,54 euro.

8.- Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 (erdiko M eraikina, 2. solairua).

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 90 98.

e) Telefaxa: 945 01 90 29 - Posta elektronikoa: t-saenz@euskadi.eus

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2016ko maiatzaren 16a, 12:00ak arte.

9.- Kontratistaren betebeharrak.

Ekonomia- eta finantza-kaudimena eta gaitasun teknikoa eta profesionala: ikus administrazio-klausula zehatzen pleguaren karatulako 29.2 puntua.

10.- Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 23a, 12:00ak arte.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: «A» eta «B» gutun-azalak aurkeztu beharko dira, lizitazio hau arautzen duten administrazio-klausula zehatzen pleguan zehaztutako edukia dutela.

c) Aurkezteko lekua:

1) Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

2) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.

3) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion bere eskaintzari: hamabost egun, Sektore Publikoaren Kontratuei buruzko Legearen Testu Bategineko 161. artikuluaren arabera.

11.- Eskaintzak irekitzea.

«B» gutun-azalak irekitzea: formulak aplikatuz ebalua daitezkeen irizpideak:

- Erakundea: Kontratazio Mahaia. Herri Administrazio eta Justizia Saileko Zerbitzu Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritza.

- Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua, erdiko eraikina, M gunea, 2. solairua.

- Udalerria: Vitoria-Gasteiz 01010.

- Eguna: 2016ko maiatzaren 30a.

- Ordua: 10:00ak.

12.- Bestelako argibideak: pleguetan ageri direnak.

13.- Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

14.- Deialdiari buruzko argibideak lortzeko edo pleguak eskuratzeko informatika-ataria edo web-orria: http://www.contratación.euskadi.net //www.contratacion.info

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 26a.

Zerbitzu zuzendaria,

JUAN M.ª ZUBELDIA ARRIETA.


Azterketa dokumentala