Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BERGARAKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1923

EDIKTUA, delitu arinei buruzko 271/2013 judizioaren ondoriozkoa.

Nik, Susana Perdiguero Ochoak, Bergarako Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 4 zenbakiko Zuzeneko Laguntza Emateko Unitate Prozesaleko Justizia Administrazioaren Letradua naizen honek,

Fede ematen dut:

Delitu arinei buruzko 271/2013 zenbakiko judizioan, 2016-04-11n, epaia eman duela Marta Lucia Moratinos Vielva epaitegi honetako epaileak.

Maria Dolores Granado Nogales (NAN zenbakia: 14590050T) non dagoen ez dakigunez, honen bidez jakinarazten zaio epaia, eta ezagutzera ematen zaio aipatutako ebazpenaren aurka apelazio-errekurtsoa jarri ahal izango duela Gipuzkoako Probintzia Auzitegian, bost eguneko epean. Errekurtsoa epaitegi honetan aurkeztu beharko da.

Ebazpena osorik ezagutzeko, aurkeztu zaitez organo honen bulegoan.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadin, ediktu hau egiten dut Bergaran (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko apirilaren lauan.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala