Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1918

EBAZPENA, 2016ko maiatzaren 4koa, Industriako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programaren diru-laguntzak emateko deialdia.

ERREF.: L-7947 ASS-BIZ.

ESP: AT-H-2013-017.

2016ko apirilaren 13ko Aginduaren bidez arautu zen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa (2016ko maiatzaren 2ko EHAA).

Lehiakortasunari eta hazkundeari dagozkien Europako estrategiak aitortzen du klusterrak funtsezkoak direla RIS3 edo espezializazio inteligenteko lurralde-estrategiak xedatzeko orduan. Gainera, bere sendotasunaren gainean eraikitzen du, berrikuntzarako taldearen eta banakoen ahaleginek arreta jarri behar duten lehentasun-arloak identifikatzeko. Euskadiko RIS3rako lehentasuna duten arloen artean honako hauek daude: energia, manufaktura aurreratua eta biozientziak; hala ere, horietaz gain, beste batzuk ere adierazita daude aukera-hobi gisa. Horretaz aparte, RIS3ak zenbait eremutan (gaur egun oso ondo beteta ez dauden edo arreta egokia jasotzen ez duten zenbait eremutan) aprobetxa daitezkeen sinergiak nabarmentzen ditu. Eremu horietarako balio-kate berriak sortzea beharrezkoa litzateke agian. Eta eremu berri horiek izan ditzaketen aukera berri horiek ustiatzeko, beharrezkoa da klusterren arteko kooperazioari heltzea. Horrek ez du esan nahi intrakluster-kooperazioetan egin behar den lana alde batera utzi behar denik.

Aginduaren 8. artikuluan aurreikusita dago araututako laguntzetarako deialdi publikoa egingo dela urtero, eta publikotasun-, lehiakortasun- eta objektibotasun-printzipioei jarraituz emango direla. Aipatutako aginduan ezarritakoaren arabera, egoki da diru-laguntzak 2016ko ekitaldian emateko deialdia egitea.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Xedea.

Ebazpen honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa garatzen duen aginduan 2016ko ekitaldirako aurreikusitako laguntzak emateko deialdia egiten da.

2. artikulua.– Diru-zuzkidura.

Xede horretarako, guztira, 2.400.000,00 euro bideratuko dira. Zenbateko hori bi multzotan banatuko da: 1.200.000,00 euro, ordainketa-kredituetarako, eta 1.200.000,00 euro, konpromiso-kredituetarako, betiere Euskal Autonomia Erkidegoaren 2016ko Aurrekontu Orokorretan gai horretarako ezarritako aurrekontu-kredituari jarraituz.

3. artikulua.– Diruz lagundu daitezkeen gastuetarako mugak.

1.– Euskal Autonomia Erkidegoko kluster-erakundeei laguntzeko programa garatzen duen aginduan aipatzen da diruz lagundu daitekeen ordu-kopurua mugatua dela, 5.1.a) artikulua, eta gehienez 8.500 ordu direla, hau da, 5 pertsonaren urteko dedikazioaren baliokidea.

2.– Kluster-erakunde onuradunaren gastuen gehienekoa izango da, 5.1.b) artikulua, diruz lagundutako langile-gastuen % 15.

4. artikulua.– Eskabideak aurkezteko lekua eta modua.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Nazioartekotze Zuzendaritzan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) edota sail horren lurralde-bulegoetan aurkeztu beharko dituzte eskatzaileek eskabideak eta dokumentazio osagarria, hain justu ere, zuzenean, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legean aurreikusitako eraren batean.

Diru-laguntzen deialdi-ebazpenari erantsiko zaizkio eskari normalizatuko, erantzukizunpeko adierazpeneko eta justifikatzeko dokumentuen ereduak. Eredu horiek Interneten (www.euskadi.eus) bete edo deskargatu ahal izango dira.

5. artikulua.– Eskabideak aurkezteko epea.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da, 09:00etan; amaitu, berriz, 2016ko ekainaren 17ko 12:00etan amaituko da.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Eskabideak aztertzeko, ebaluazio-organo bat eratuko da, hango presidentea Agustín Arostegi izango da, eta haren ordezkoa Iñaki Ezkurra.

Gainerako kideak hauek izango dira:

Iker Arruabarrena. Ordezkoa, Isabel Rodríguez.

Alexander Armentia. Ordezkoa, Mara Estibalez.

Juan Domingo Olabarri. Ordezkoa, Susana Larrea.

David Fernández. Ordezkoa, Alberto Méndez.

Ebaluazio-organoko idazkaria Alexander Armentia izango da.

AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA

Deialdi-ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko maiatzaren 4a.

Industriako sailburuordea,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA
Gai hauen egiazkotasunari buruzko erantzukizunpeko adierazpena, ikuskapen-fasean egiaztatuko direnak:

– Ez dituela armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen, Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak ezarritakoari jarraikiz.

– Helburu hor retarako beste erak unde publiko eta pribatu batzuei eskatu horietatik ja so diren dirulaguntzak.

– Ez duela diru-laguntzak edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio-zehapenik edo zehapen penalik, ezta laguntzak jasotzeko gaitasuna kentzen dion lege-debekurik ere, sexubereizkeria egin izanagatiko lege-debekuak barne, otsailaren 18ko Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenak ezarritakoari jarraikiz.

– Konpromiso a hartzen duela be re gain hartzeko admini strazioarekiko kontratuak eta hitzarmenak egiten dituzten erakundeei eta harengandik laguntzak jasotzen dituztenei 4/2005 Legearen 2.3 artikuluak ezartzen dizkien betebeharrak (4/2005 Legea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa), hala nola tratu berdinean oinarritutako printzipioaren mende jardun beharra, eta langileen aniztasunari eta diferentziei zor zaien errespetua.

– Ez duela ja so Europako Batzo rdeak legez kanpokotza t eta merkatu komunarekin b ateraezintzat jotako laguntzarik, edo, jasoz gero, horiek itzuli dituela edo ez dituela itzuli.

– Ez dela krisialdian dagoen enpresa, krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko estatu-laguntzei buruzko gidalerroetan xedatutakoaren arabera.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala