Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1917

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 13koa, Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduan ezarritako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda. Agindu haren bitartez, produktu berriak garatzeko proiektuak eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak abian jartzeko proiektuak egiteko 2015eko Gaitek laguntza-programa arautu eta hartarako deialdia egin zen.

Diru-laguntza publikoak emateko orduan ezinbestean bete behar da publizitatearen printzipioa. Hori dela-eta, produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa –Gaitek programa– arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduak 18. artikuluko 5. paragrafoan ezartzen duenez, eskatzaile bakoitzari jakinaraziko zaio ebazpena, eta, horretaz gain, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian esleipendunen zerrenda argitaratuko da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak lagundu du programa hori finantzatzen, beraz, Europar Erkidegoko araudiak informazioa eta publizitateari buruz xedatzen dituen baldintzak bete beharko dira.

Behin Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordearen 2015eko abenduaren 30eko Ebazpena jakinarazita (diru-laguntza ematekoa), hau,

EBAZTEN DUT:

Produktu berriak garatzeko proiektuak egiteko laguntza-programa –Gaitek programa– arautzen duen Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuaren 2015eko otsailaren 11ko Aginduan araututako laguntzen 2015eko onuradunen zerrenda argitaratzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordeak –dituen eskumenak erabiliz– eman duen ebazpenaren indarrez. Zerrenda ebazpen honekin batera doan eranskinean ageri da.

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak ehuneko berrogeita hamarreko laguntza eman du, programa hori finantzatzeko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea,

ESTÍBALIZ HERNÁEZ LAVIÑA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala