Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

85. zk., 2016ko maiatzaren 6a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1916

AGINDUA, 2016ko apirilaren 21ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, zeinaren bidez Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkariak izendatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio zientifiko-teknologikoak egiteko Programako Ebaluazio Batzorderako.

Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio zientifiko-teknikoak egiteko programaren oinarri arautzaileen 12. artikuluan xedatuta dago (Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio zientifiko-teknikoak egiteko programa garatzen duen 244/2015 Dekretuaren eranskinean daude oinarriok) ebaluazio-batzorde bat sortuko dela, programa horren babespeko finantzaketaren eskabideak ebaluatzeko, eta bertan izango diren sei kideetatik hiru Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailekoak izango direla.

Halaber, xedatuta dago Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko eta Ogasun eta Finantzako sailburuak izendatuko dituztela kideok; horretarako, behar den agindua argitara eman beharko dutela EHAAn, eta batzorde horretako idazkari-lanak Ogasun eta Finantza Saileko kideetako batek egingo dituela.

Hori dela eta, aipatutako eginkizunak betetzeko xedez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoan inbertsio zientifiko-teknikoak egiteko programaren ebaluazio-batzordeko kide izendatzea, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren ordezkari gisa, honako hauek: Javier Zarraonandia Zuloaga (Industriako sailburuordea), Estibaliz Hernaez Laviña (Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuneko sailburuordea) eta Alejandro López Cárcamo (Industria Garatzeko zuzendaria).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.


Azterketa dokumentala