Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1886

IRAGARKIA, Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritzarena, Krosaki AMR Refractarios, S.A. enpresak sustatutako ingurumen-baimen bateratuaren eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozeduran alegazioak aurkezteko epea jakinarazteko dena.

Ingurumen-organoak ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioaren prozedura izapidetu du, Krosaki AMR Refractarios, S.A. enpresak eskatuta, Hernaniko (Gipuzkoa) Ibaiondo industrialdean duen instalaziorako.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 16. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Ingurumen Administrazioaren zuzendariaren 2016ko martxoaren 4ko Ebazpenaren bidez erabaki da jendaurrean jartzea Hernaniko (Gipuzkoa) Ibaiondo industrialdean dagoen Krosaki AMR Refractarios, S.A. enpresak, ingurumen-baimen bateratuaren aldaketa eta ingurumen-inpaktuaren ebaluazioa egiteko, aurkeztu duen proiektu teknikoa eta ingurumen-inpaktuaren azterketa.

Bestalde, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 11. artikuluaren bigarren paragrafoak ezartzen du beharrezkoak diren bestelako funtsezko baimenak edo lizentziak eman aurretik –besteak beste jarduera sailkatuen udal-lizentzia– emango dela ingurumen-baimen bateratua.

Alde horretarik, adierazi behar da Euskal Herriko Ingurugiroa Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 58. artikuluak xedatzen duela –udal-lizentziaren prozeduraren barnean– jarduerari ekiteko eskabidearen espedientea aurrez aurre jakinaraziko zaiela jarduera gauzatuko den tokiko auzokoei.

Orain arte adierazitakoaren arabera argitaratzen da iragarki hau, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.

Hori guztia argitara ematen da interesdunek horren berri izan dezaten eta banakako jakinarazpentzat har dezaten; gainera, ohartarazpen hauek egiten zaizkie:

Interesdunek egoki iritzitako iradokizunak aurkeztu ahalko dituzte, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 15 eguneko epean.

Espedientearen dokumentazioa interesdunen eskura dago, honako helbide hauetan:

– Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza. Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen eta Lurralde Politika Saila, Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Gipuzkoako Lurralde Zerbitzuan: Intxaurrondo 70, 20015 Donostia.

– Hernaniko Udala.

Halaber, herritarrek eskuragarri izango dituzte proiektu teknikoa eta ingurumen inpaktuaren azterlana, Eusko Jaurlaritzako egoitza elektronikoko taulan (https://euskadi.eus).

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 21a.

Ingurumen Administrazioaren zuzendaria,

ALEJANDRA ITURRIOZ UNZUETA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala