83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (259 KB - 3 orri.)
- EPUB (348 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
1885
IRAGARKIA, honen bidez Segurtasun Saileko Segurtasuna Koordinatzeko zuzendariak hainbat espediente irekitzeko emandako ebazpenak jakinarazten dira, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan (LO 1/92), Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan (LO 4/15) eta Segurtasun Pribatuko apirilaren 4ko 5/2014 Legea Organikoan (SPL) ezarritakoa hausteari dagozkionak.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan–.
1.– 15 egun balioduneko epea dute, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Segurtasuna Koordinatzeko Zuzendaritzan (Larrauri Mendotxe bidea 18, Erandio – Bizkaia) espedientea aztertzeko, defentsarako egokitzat jotzen dituzten alegazio, agiri eta informazio guztiak aurkezteko eta, hala bada, prozeduran zehar baliatu nahi dituzten frogak proposatzeko.
2.– Jakinarazten zaie, halaber, epe horretan zehapen-prozedura irekitzen duen ebazpenaren edukiaren aurka alegaziorik egiten ez badute, ebazpen hori ebazpen-proposamentzat jo ahal izango dela, eta, horren ondorioz, zehapen-ebazpenaren aurreko instrukzio-izapide guztiak betetakotzat hartuko direla.
3.– Isuna jakinarazpena jaso eta hurrengo hamabost egunetan ordainduz gero, zenbatekoa % 50 murriztuko da, Herritarren Segurtasunaren Babesari buruzko martxoaren 30eko 4/2015 Lege Organikoan xedatutakoaren arabera. Ordainketa-gutuna eskura daiteke iragarki honen lehengo zenbakian adierazitako helbidean.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Erandio, 2016ko apirilaren 18a.
Segurtasuna Koordinatzeko zuzendaria,
RODRIGO GARTZIA AZURMENDI.