83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (197 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1882
IRAGARKIA, 2016ko apirilaren 13koa, Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako buruarena, zeinarekin jakinarazten baita lan arloko I202016000012884 arau-hausteengatik -arau-hausteen aktan jasotakoengatik- zehapen-prozedura hasi izana edo Gizarte Segurantzako kuotak likidatzeko proposamena.
Aipatutako ekintza zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko -Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan-.
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 61. artikuluan xedatutakoarekin bat, interesdunei jakinarazten zaie ezen, ekintzaren eduki osoa ezagutzeko Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzan agertu beharko direla (Urdaneta kalea 7, 1. solairua, Donostia), 09:00etatik 14:00etara, astelehenetik ostiralera, gehienez ere egutegiko 20 eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera.
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko apirilaren 13a.
Gipuzkoako Laneko Ikuskaritzako burua,
GABRIELA BELTRAN FERNANDEZ.