83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (223 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1881
IRAGARKIA, 2016ko apirilaren 13koa, Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendariarena, zehapen-prozedurei hasiera ematen dien ebazpena jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpena zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan.
Interesduna Bizkaiko Etxebizitzaren Lurralde Ordezkaritzan (kale Nagusia 85, 1, 48011, Bilbao) ager daiteke bost eguneko epean, ebazpenak zer dioen jakiteko; eta BOEn iragarkia argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, hamabost egun balioduneko epea izango du egoki iritzitako alegazio, agiri edo informazioak aurkeztu, frogaldi bat zabaltzeko eskatu eta egoki iritzitako froga-bitartekoak proposatzeko.
Eranskinean aipatutako interesduna jakinaren gainean egon dadin argitaratzen da, eta harentzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Bilbao, 2016ko apirilaren 13a.
Etxebizitzako Plangintzaren eta Prozesu Eragileen zuzendaria,
MIREN SARATXAGA DE ISLA.