83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 2 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1873
EDIKTUA, behin betiko neurriak aldatzeari buruzko 210/2015 prozeduraren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Durangoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegian 210/2015 prozedura bideratu da, Imen Benhamida andreak eskatuta, Mohamed Benhamidaren aurka, neurriak aldatzeari buruz. Prozedura horren gainean epaia eman da, eta honako hauek dira idazpurua eta epaitza, kopiatuta:
17/2016 EPAIA
Úrsula Pérez Junco Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak ikusi ditu epaitegi honetan bideratu diren neurriak aldatzeari buruzko auto horiek, 210/2015 prozedurari dagozkionak, zein Imen Benhamida andreak eskatu baitu, Francisco Javier Aguirreurreta Bilbao prokuradoreak ordezkatuta eta Javier Pérez Ortiz abokatuak lagunduta, auzi-ihesean den Mohamed Benhamida Benhamidaren aurka. Ministerio Fiskala parte izan da.
EPAITZA
Baiesten dut Imen Benhamidaren izenean eta ordez Francisco Javier Aguirreurreta Bilbao prokuradoreak aurkeztutako demanda, Mohamed Benhamidaren aurka, non Ministerio Fiskala parte izan baita; horrenbestez, erabaki dut honako neurri hauek hartzea, zeinek azaroaren 4ko 66/20008 epaian erabakitakoak ordezten baititu.
1.– Imen Benhamida andreari ematen zaio XXXXX, XXXXX eta XXXXX seme-alaba adingabeen zaintza eta jagoletza.
2.– Imen Benhamidari ematen zaio adingabeekiko guraso-ahala modu esklusiboan erabiltzeko ahalmena.
3.– Ez da bisita-araubiderik ezarri behar.
4.– Mohamed Benhamida Benhamida jaunak 200 euroko mantenu-pentsioa ordainduko dio adingabeen amari seme-alaba bakoitzeko –guztira, 600 euro–. Zenbateko hori aurreratuta ordaindu beharko du, hil bakoitzaren lehenengo bost egunen barruan, demandatzaileak horretarako izendatzen duen kontu korrontean. Pentsio hori, bestalde, urtero eguneratu beharko da, betiere Estatistikako Institutu Nazionalak edo ordezko erakunde batek argitaratutako KPIk duen aldakuntzarekin bat etorriaz. Adingabeen ezohiko gastuak bi gurasoek ordainduko dituzte, erdibana, zein gastu diren ezohikoak adostu ondoren. Adostasunik ezean, gurasoetako edozeinek eskatu ahalko du Prozedura Zibilaren Legearen 776.4 artikuluan aurreikusitako prozedura, eskatutako zenbatekoa ezohiko gastu bati dagokiola deklara dezaten.
Gastu ezohikotzat hartuko dira ezustekoak edo aurretik ikusi ezinak eta beharrezkoak direnak.
5.– Mohamed Benhamida Benhamida jaunak debekatuta izango du seme-alabak Espainiako lurraldetik ateratzea amaren baimen idatzirik ez badu.
Ez da kondena-erabakirik hartu sortutako prozesu-kostuei buruz.
Aurkaratzeko modua: epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, epaia jakinarazi eta hogei eguneko epean; errekurtsoa organo judizial honen aurrean aurkeztuko da.
Aurkaratzeko modua: epai honen aurka apelazio-errekurtsoa jar daiteke, epaia jakinarazi eta hogei eguneko epean; errekurtsoa organo judizial honen aurrean aurkeztuko da, eta probintzia-auzitegiak ebatziko du.
Honela, eman, agindu eta sinatzen du Ursula Pérez Junco Durangoko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegiko epaileak.
Eta Mohamed Benhamida demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamaikan.
IDAZKARIA.