Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1870

EBAZPENA, 2016ko apirilaren 8koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko otsailaren 9ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzak; agindu horren bidez iragarri zen 2015-2016 ikasturtean Oinarrizko Lanbide Heziketako 1. maila itundua duten baina Oinarrizko Lanbide Heziketako 2. maila egiteko finantzaziorik izan ez duten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeentzako diru-laguntzen deialdia.

Eskabide-espedienteak aztertu dira, eta hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Diru-laguntzak ematea ebazpen honen I. eranskinean zerrendatzen diren zentroei; bertan zehazten dira talde-kopurua eta zenbatekoak.

2. artikulua.– Diru-laguntza, kobratu beharreko zenbatekoak justifikatu eta gero, hiru alditan ordainduko da. Lehenengo ordainketa diru-laguntzaren % 60 izango da, eta 2016ko otsailaren 9ko Aginduaren hamargarren oinarriaren 1. atalean adierazitako epea amaitu ondoren egingo da. Bigarren ordainketa diru-laguntzaren % 30 izango da, eta ekainean egingo da. Eta hirugarren ordainketa, gainerako % 10a, ikasturtearen amaieran egingo da, hamargarren oinarriko 11. atalean agintzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren.

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa ezar dakioke Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 8a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JORGE ARÉVALO TURRILLAS.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala