83. zk., 2016ko maiatzaren 4a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (308 KB - 19 orri.)
- EPUB (204 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
1865
EBAZPENA, 2016ko apirilaren 27koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, 2016ko garapenerako lankidetzaren kontura ekintza humanitarioetarako laguntzak emateko deialdia egiten duena.
Ebazpen honen bidez, otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuan biltzen diren aurreikuspenak betetzen dira, 2016rako. Dekretu horrek ekintza humanitarioetarako laguntzak arautzen ditu, garapenerako lankidetzaren kontura. Oro har, ebazpen honetan ez dira errepikatuko dekretu horren edukiak, baina diru-laguntza hauen deialdira aurkeztu nahi duten erakundeek nahitaez kontsultatu behar dituzte.
Dekretu horrek azaltzen duenez, Garapenerako Lankidetzari buruzko otsailaren 22ko 1/2007 Legearen babespean, ekintza humanitarioak dira hondamendiek eragindako pertsonei bizitza salbatzera, haien sufrimendua arintzera eta testuinguru horietan giza duintasuna eta giza eskubideak defendatzera zuzendutakoak. Ekintza humanitario horrek barne hartzen ditu errefuxiatu eta barne desplazatuentzako luzaroko laguntzak deitutakoak, eta hondamendi osteko birgaitzearen lehen faseko jarduerak, eta hondamendien aurrean prestatzeko eta horiek prebenitzeko jarduera jakin batzuk ere bai.
Dekretu horretan aurreikusitako diru-laguntza lineen artean Ebazpen honetan honako hauek garatzen dira:
1.– Finantzaketa iraunkorra.
2.– Ekintza humanitarioko esparru-estrategiak.
Halaber, urte osoan irekita egoten den finantzaketa iraunkorreko linean, diru-laguntza eskaerak aurkeztu ahalko dira modalitate hauetarako:
a) Finantzaketa iraunkorreko lineako larrialdietarako laguntzak.
b) Finantzaketa iraunkorreko lineako ekintza humanitarioetarako laguntzak.
Beste aldetik, aurreikusten da erakunde interesdunek laguntzen programa honetarako izapide guztiak egiteko bitarteko telematikoak erabiltzeko aukera dutela, Administrazio Elektronikoari buruzko otsailaren 21eko 21/2012 Dekretuaren arabera hori ahalbidetuko duen prozedura bat txertatuz, eta aukera horretan aurrera egin da.
Deialdia egiteko eskumenari dagokionez, eta kontuan izanik zer dioten, batetik, Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzeko Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuak, eta bestetik, Lehendakaritzaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 187/2013 Dekretuak, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiak egin behar du diru-laguntzen deialdi hau.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak du laguntza horiek eta emango diren ebazpenak kudeatzeko eskumena, hala xedatuta baitago, batetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duen ekainaren 19ko 5/2008 Legearen 11.2 artikuluan, eta, bestetik, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duen martxoaren 23ko 95/2010 Dekretuaren 11.1 artikuluan.
Azkenik, adierazi behar da deialdi honek Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Kontseilu Errektorearen oniritzia jaso zuela, 2016ko otsailaren 8an egindako bilkuran.
Horiek horrela, hau
EBAZTEN DUT:
1. artikulua.– Xedea.
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak (41. EHAA, 2008ko otsailaren 27koa) araututako ekintza humanitarioetarako laguntzen 2016ko ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen xedea. Garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek. Guztira, 3.200.000 euro emango dira.
2. artikulua.– Diru-zuzkidura.
1.– Finantzaketa-linea bakoitzerako honako diru-zuzkidura hau egongo da:
a) Larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorra: 1.200.000 euro.
b) Ekintza humanitarioko esparru-estrategien finantzaketa-linea: 2.000.000 euro.
2.– Garapenerako Lankidetzaren kargurako ekintza humanitarioak arautzen dituen 2008ko otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuaren 20. artikuluarekin bat etorriz, zenbateko jakin bat ezin bazaio esleitu ekintza humanitarioko ezein esparru-estrategiari, ekintza humanitarioen kopuru egoki batek eskatutako gutxieneko puntuazioa lortu ez duelako edo bete beharreko eskakizunak betetzen ez dituelako, edo eskuragarri dagoen aurrekontu-zuzkidurarako behar adina eskabide jaso ez direlako, zenbateko hori etengabeko finantzaketa-lerrora bideratzeko aukera izango da. Zenbateko hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horretarako ebazpena eman ondoren. Argitaratu egingo dira, halaber, euskal gizartearen parte-hartzetik datozen berariazko funtsen horniduraren bidez etor daitezkeen zenbateko berriak edota Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren agortu gabe gera daitezkeen aurrekontu-baliabideetatik etor daitezkeenak.
3.– Etengabeko finantzaketa-lerrora zuzendutako funtsak agortzea ere Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen baten bidez.
3. artikulua.– Eskaerak aurkeztea eta Administrazioarekiko harremana.
1.– Eskaerak epe hauetan aurkeztu beharko dira:
a) Larrialdietarako eta ekintza humanitarioetarako laguntzen finantzaketa-linea iraunkorra: Finantzaketa-linea iraunkorrerako eskaerak 2016ko aurrekontu-ekitaldi osoan aurkeztu ahalko dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
b) Ekintza humanitarioko esparru-estrategien finantzaketa-linea: eskaerak aurkezteko epea hilabete izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
2.– Laguntza-eskaerak aurrez aurre aurkez daitezke Herritarrei Laguntzeko Bulegoetan eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren bulegoetan, edo Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 38.4 artikuluan aurreikusitako organoen aurrean, eskabide normalizatu baten bidez, atal guztiak behar bezala beteta.
Halaber, bitarteko elektronikoak erabiliz ere aurkezteko ahalko dira eskaerak, https://www.euskadi.eus egoitza elektronikoan: izapideak, Diru-laguntzak eta bekak atalean, edo bestela http://www.elankidetza.euskadi.eus webgunean, deialdien atalean. Era berean, bi helbide elektroniko horien bitartez, kanal presentziala aukeratzen duenak, geroko kontsulta eta izapideak egin ahalko ditu.
3.– Eskaerak, erantzukizunpeko adierazpenak eta eranskinak modu presentzialean nahiz elektronikoki nola izapidetu behar diren jakiteko xehetasunak hemen eskura daitezke: https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean, deialdien atalean.
4.– Eskaera egiteko, aurreko idatz-zatian azaldutako egoitza elektronikoan eta webgunean eskura dagoen eskabide normalizatua erabiliko da, eta eskabide hori behar bezala betetzeko, finantzaketako diru-laguntza lineetako bat aukeratu beharko da, edo bestela linea iraunkorra edo esparru-estrategien linea. Linea iraunkorra eskatzen bada, diruz lagundu beharreko bi modalitateetako bat edo larrialdietarako edo ekintza humanitarioetarako linea aukeratu beharko da.
5.– Eskaera presentziala, 5. kapituluan azaldu diren agiriekin batera, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziara igorri beharko da (Nafarroa kalea, 2, 01007 Vitoria-Gasteiz).
6.– Eskaera egin osteko izapideak, bide elektronikoa erabiliz egitekoak, http://www.euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus helbideen bidez egingo dira.
7.– Diru-laguntzen eskatzaileek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzakoak betetzen dituztela automatikoki egiaztatuko ditu erakunde kudeatzaileak, behar beste aldiz, eskatzaileen baimenik eskatu beharrik gabe, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 50.3 artikulua aplikatuz. Dekretu horren bidez onartzen da Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina.
8.– Ezingo dira laguntzen onuradun izan Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorraren 13.2 eta 3 artikuluan aurreikusitako inguruabarretako batean dauden erakundeak.
4. artikulua.– Agiriak.
Diru-laguntzaren eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:
a) Proposamen teknikoa eta aurrekontu orokorra. Biak ere alderdi guztietan behar bezala beteta, kontuan hartuta eskatu beharreko diru-laguntza linea, eta linea iraunkorraren kasuan, eskatu beharreko laguntzaren modalitatea, hau da, larrialdietarako edo ekintza humanitarioetarako, eskura daude egoitza elektronikoan https://euskadi.eus eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean.
b) Lege-ordezkaritzaren egiaztapena, eskaera presentziala sinatzen duen pertsona Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan inskribatuta ez badago, eta egiaztapen hori Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzian agertzen ez bada (https://euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus).
c) Partzuergo eran bildutako erakundeak badira, dagokion hitzarmena aurkeztuko da, https://euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus helbideetan eskura dagoen ereduaren arabera.
d) Gastuak fakturekin ez baizik eta ordainagirien bidez justifikatzea aurreikusi bada, azalpen-memoria bat aurkeztu beharko da, hori justifikatzen duten arrazoiekin. Azalpen-memoria hori eskura dago https://euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus helbideetan.
e) Erakunde eskatzaileak erbesteratutako pertsonak bidaltzen baditu, eginbeharreko lanak eta iraupena azalduko dituen eta beharrezko gaitasun eta kalifikazio irizpideak jasoko dituen azalpen-memoria aurkeztu beharko da. https://euskadi.eus edo www.elankidetza.euskadi.eus webguneetan eskura dagoen memoria-eredua eskainiko da.
f) Proforma fakturak, aurrekontuak edo kanpoko balorazioak, Dekretuak ezartzen duenaren arabera hori beharrezkoa bada.
g) Ekintza Humanitarioko Plan Estrategikoa edo hori egiteko konpromisoa, ekintza humanitarioko esparru-estrategia eskatzen duten erakundeentzat.
5. artikulua.– Laguntzak kudeatzeko organoa.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari dagokio diru-laguntza lerro honen kudeaketa-lanak egitea. Hartarako, laguntza-eskabideen gaineko balorazioa eta azterketa teknikoa egingo ditu Koordinazio Teknikorako Zerbitzuak, eta, bestalde, proposamena helaraziko dio hurrengo artikuluak aipatzen duen Balorazio Batzordeari. Eta hartarako batzarturik, batzorde horrek proposamena egingo dio organo eskudunari, hain zuzen ere laguntzak esleitzeari buruzko proposamena.
6. artikulua.– Balorazio-batzordea.
Honako pertsona hauek osatzen dute Balorazio Batzordea, aurreko artikuluan aipatzen dena:
• Batzordeburua: Pilar Diez Arregui andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Teknikoko arduraduna.
• Batzordekidea: Nicolás Basarrate Hormaechea jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Administrazio eta Zerbitzuen arduraduna.
• Batzordekidea: Euken Barreña Caloca jauna, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren Koordinazio Estrategikoko arduraduna.
• Idazkaria: Ana Rojo González andrea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako aholkulari juridikoa.
7. artikulua.– Esleitzeko eskumena duen organoa.
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren zuzendaria da iragarritako laguntzak esleitzeko eskumena duen organoa.
8. artikulua.– Baremazio-irizpideak.
1.– Hautatzeko eskaerak, esparru-estrategien linean zein finantzaketa iraunkorreko linean, eskatzen diren baldintza guztiak betetzen badituzte, 0 eta 100 bitarteko eskalan baloratuko dira ebazpen honen I. eranskinean jasotako baremazio-taularen arabera, eta ezingo da onartu gutxienez 50 puntu jaso ez dituen proposamenik.
2.– Esparru-estrategien lineako eskaeretarako, lehiaketa-sistemari jarraituko zaio. Sistema horren arabera, puntuaziorik handiena lortu duten esparru-estrategiak onartuko dira, finantzaketa-linea horretarako prestatutako zuzkidura agortu arte.
9. artikulua.– Hitzarmena sinatzea.
Esparru-estrategien diru-laguntza onartu ondoren, hitzarmena sinatuko da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren eta erakunde esleipendunaren artean, emandako diru-laguntza bakoitzeko. Hitzarmen hori https://euskadi.eus egoitza elektronikoan eta www.elankidetza.euskadi.eus webgunean.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Garapenerako lankidetzaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituen uztailaren 23ko 390/2013 Dekretuak aldatzen duen otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuaren 23.4 artikuluak dioenez, erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa zehaztuko da dagokion ekitaldian onartzen den lehenengo laguntza-deialdian.
Hori kontuan izanik, 2016ko aurrekontu-ekitaldian, urtean onartzen diren diru-laguntzetarako edozein deialditan onartzen diren diru-laguntzen % 7koa izango da erakunde eskatzaile bakoitzak gehienez eskura dezakeen diru-laguntzaren guztirako zenbatekoa. Diru-laguntza horiek geroago ordaindu litezke, aurreragoko ekitaldietan.
AZKEN XEDAPENETATIK LEHENENGOA
Ebazpen honetan berariaz aurreikusita ez dagoen ororako, honako hiru hauetan jasotako aurreikuspenak aplikatuko dira: Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko Legea; Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretua; eta garapenerako lankidetzaren kargura ekintza humanitarioetarako ematen diren laguntzak arautzen dituen otsailaren 19ko 31/2008 Dekretua, bai eta Diru-Laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra.
AZKEN XEDAPENETATIK BIGARRENA
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
AZKEN XEDAPENETATIK HIRUGARRENA
Ebazpen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 27a.
Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia,
MARÍA ÁNGELES ELORZA ZUBIRÍA.
I. ERANSKINA
HAUTAKETA-IRIZPIDE APLIKAGARRIAK
A.– FINANTZAKETA IRAUNKORREKO LINEA: LARRIALDIETARAKO LAGUNTZAK (PRE-LL)
I.– PROIEKTUAREN EDUKIAREN ETA IKUSPEGIAREN ARABERA (gehienez 70 puntu).
1.– Proiektuaren koherentzia orokorra (gehienez 22 puntu).
1.1.– Proiektuaren egokitasuna krisiak kalteturiko pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez (gehienez 3 puntu).
1.2.– Hondamendiaren edo krisiaren testuinguruaren balorazioa (gehienez 9 puntu).
1.2.1.– Hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko testuinguruari buruzko nahikoa informazio badago (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, testuinguruaren ezaugarriak nahikoak badira (biztanleria bereizita, jarduera ekonomikoa, gizartearen eta kulturaren arloko alderdiak etab.).
● Puntu 1, hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko ahultasunak-desorekak agerian uzten badira.
1.2.2.– Hondamendia edo krisi humanitarioa identifikatzeko behar beste informazio badago (gehienez 3 puntu).
● Puntu 1, egiturazko arrazoiak eta fenomeno eragileak identifikatu badira.
● Puntu 1, hondamendiaren edo krisi humanitarioaren egungo egoerari buruzko nahikoa informazio ematen bada.
● Puntu 1, hondamendiak edo krisi humanitarioak biztanleriarengan nola eragin duen, bereizita, adierazteko nahikoa informazio aurkeztu bada.
1.2.3.– Ahultasun-egoeraren azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko eta ondoko ahultasun-egoeraren azterketa aurkeztu bada, gutxienez bi kategoriarekin eta talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, ahultasun-egoeraren azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.2.4.– Gaitasun-azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisia gertatu aurreko eta ondoko gaitasunen azterketan gutxienez bi gaitasun-kategoria biltzen badira, talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, gaitasunen azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.3.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, proiektuak helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak eta emaitza guztiak biltzen dituen esku-hartze logika bat badu.
● Puntu 1, esku-hartze logikak akatsak baditu.
● Puntu 1 gehiago, hautatutako esku-hartzearen logika behar beste justifikatuta badago.
1.4.– Jardueren eta jarduera horiek gauzatzeko baliabideen arteko harremana (gehienez ere 3 puntu).
● 2 puntu, jarduerak, baliabideak eta kostuak guztiz zehazturik badaude eta koherentzia badago esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean.
● 1 puntu, banakatzea osoa ez bada edo esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez bada.
● Puntu bat gehiago, jarduerak behar bezala deskribatuta baldin badaude.
1.5.– Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak (gehienez ere 4 puntu).
● 4 puntu, emaitzei dagokienez, adierazle zehatz eta egiaztagarriak –kuantitatiboak eta kualitatiboak– ezartzen badira sexuaren arabera bereizita.
● 2 puntu, emaitzei dagokienez, adierazle zehatz eta egiaztagarriak –kuantitatiboak edo kualitatiboak– ezartzen badira sexuaren arabera bereizita.
● Puntu 1, adierazleek alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.
2.– Egoera ahulean dauden taldeei lehentasuna ematea (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, xede-biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.
● Puntu 1 gehiago, xede-biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, harrera-komunitatea ere hartzen bada.
3.– Lehenespen geografikoa eta sektoriala (gehienez 6 puntu).
● 3 puntu, estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa 0,5etik azpikoa bada, edo larrialdia baldin bada.
● 2 puntu, GGIa 0,5etik 0,599ra bitartekoa bada.
● 1 puntu, GGIa 0,6tik 0,699ra bitartekoa bada.
● 3 puntu gehiago, proiektua larrialdietarako lehentasunezko jarduketa-sektore batean badago: berokiak, babeslekua eta oinarrizko etxeko gauzak ematea; osasuna; elikagaien segurtasuna; ura eta saneamendua.
4.– Proiektuaren bideragarritasun orokorra (gehienez 14 puntu).
4.1.– Bideragarritasun teknikoa (gehienez 6 puntu).
4.1.1.– Bitarteko teknikoak eta giza baliabideak (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, proiektua egikaritzeko erabili behar diren bitarteko teknikoei eta giza baliabideei buruz behar adina informazio aurkezten bada (profilak, egokitasuna eta eginkizunak), eta horien premia justifikatzen bada.
● 2 puntu, bitarteko teknikoei edo giza baliabideei (bietako bati) buruzko informazioa nahikoa ez bada.
4.1.2.– Segurtasun-baldintzak (gehienez 2 puntu).
● Puntu 2, tokiko langileen eta atzerrian diren langileen segurtasun-baldintzak eta proiektuaren ondasunak aintzat hartu badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan. Segurtasun-protokolo idatzia izan dute, eta langileei informazioa eta prestakuntza eman zaie.
4.2.– Erakunde-bideragarritasuna (gehienez 8 puntu).
● 4 puntu, ordezkaritza duen erakunde batek parte hartzen badu proiektuaren exekuzioan.
● Puntu 2, ordezkaritza duen erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.
● 4 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.
5.– Zehar lerroak (gehienez 23 puntu).
5.1.– Konektibitate-irizpideekin ahultasun-egoera murriztea eta tokiko gaitasunak sendotzea (gehienez 6 puntu).
5.2.– Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea (gehienez 5 puntu).
5.3.– Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza / Giza eskubideen ikuspegia (gehienez 5 puntu).
5.4.– Genero-ekitatea (gehienez 5 puntu).
5.5.– Iraunkortasun ekologikoa (gehienez 2 puntu).
6.– Partzuergoak (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, proiektua erakunde eskatzaileen partzuergo batek egikaritzen badu.
● Puntu 1, proiektua toki-erakundeen partzuergo batek elkarlanerako programa baten barruan gauzatzen badu.
II.– TOKIKO ERAKUNDEAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK (gehienez 16 puntu).
1.– Esperientzia (gehienez 3 puntu).
● 3 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia badu duela zortzi urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
● 1 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan esperientzia etenduna badu duela zortzi urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
2.– Gaitasuna eta kaudimena (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko azken eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere laguntza horren zenbatekoa eskatutakoaren berdina edo handiagoa izanik, eta behar bezala justifikatuta badago.
● Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko azken eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75 edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.
3.– Tokiko erakundeak xede biztanleriarekin duen harremana (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, tokiko erakundeak, eskabidea aurkezten den egunean, lau urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-biztanleriarekin, proiektuaren eremu geografikoan.
● 2 puntu, tokiko erakundeak, eskabidea aurkezten den egunean, bi urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-biztanleriarekin, proiektuaren eremu geografikoan.
4.– Tokiko erakundeak xede biztanleriarekin lotzeko perspektibak (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak berariaz barne hartzen badu xede-biztanleria.
● 2 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak orokorrean barne hartzen badu xede-biztanleria.
5.– Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, etikarekin lotuta Nazioarteko Ekintza Humanitarioan ezarritako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
● Puntu 1, irudiei eta mezuei lotutako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
6.– Genero ikuspegia erakunde arloan sartzea (gehienez puntu 1).
● Puntu 1, tokiko erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.
III.– EUSKAL ERAKUNDE ESKATZAILEAREKIN EDO EAEko ORDEZKARITZAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK (gehienez 14 puntu).
1.– EAEko gizarte oinarria (gehienez 4 puntu).
● Puntu 1, EAEn 200 bazkide baino gehiago baditu.
● Puntu 1, EAEn 10 boluntario baino gehiago baditu.
● Puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.
● Puntu 1, portaera-kodea duen lankidetzako koordinakunde edo sareren batean badago eta bere jarraipen-batzordeak zehaturik ez badago.
2.– Esperientzia (gehienez 2 puntu)
● 2 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia badu duela bost urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
3.– Gaitasuna eta kaudimena (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabidea aurkezten den eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa, eta behar bezala justifikatuta badago.
● Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabidea aurkezten den eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere,laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.
4.– Tokiko gizarte erakundearekiko harremana eta esperientzia eremuan (gehienez 3 puntu).
● 3 puntu, euskal erakunde eskatzaileak edo EAEko ordezkaritzak, eskabidea aurkezten den egunean, bost urte baino gehiagoko esperientzia badu tokiko gizarte-erakundearekin, elkarrekin proiektuak kudeatzen.
5.– Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, etikarekin lotuta Nazioarteko Ekintza Humanitarioan ezarritako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
● Puntu 1, irudiei eta mezuei lotutako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
6.– Genero ikuspegia erakunde arloan sartzea (gehienez puntu 1).
● Puntu 1, euskal erakunde eskatzaileak edo EAEko ordezkaritzak genero-ekitatea lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu indarrean.
B.– ETENGABEKO FINANTZAKETA LINEA: EKINTZA HUMANITARIOAK (PRE-EH).
I.– PROIEKTUAREN EDUKIAREN ETA IKUSPEGIAREN ARABERA (gehienez 70 puntu).
1.– Proiektuaren koherentzia orokorra (gehienez 22 puntu).
1.1.– Proiektuaren egokitasuna krisiak kalteturiko pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez (gehienez 2 puntu).
1.2.– Hondamendiaren edo krisiaren testuinguruaren balorazioa (gehienez 9 puntu).
1.2.1.– Hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko testuinguruari buruzko nahikoa informazio badago (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, testuinguruaren ezaugarriak nahikoak badira (biztanleria bereizita, jarduera ekonomikoa, gizartearen eta kulturaren arloko alderdiak etab.).
● Puntu 1, hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko ahultasunak-desorekak agerian uzten badira.
1.2.2.– Hondamendia edo krisi humanitarioa identifikatzeko behar beste informazio badago (gehienez 3 puntu).
● Puntu 1, egiturazko arrazoiak eta fenomeno eragileak identifikatu badira.
● Puntu 1, hondamendiaren edo krisi humanitarioaren egungo egoerari buruzko nahikoa informazio ematen bada.
● Puntu 1, hondamendiak edo krisi humanitarioak biztanleriarengan nola eragin duen, bereizita, adierazteko nahikoa informazio aurkeztu bada.
1.2.3.– Ahultasun-egoeraren azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko eta ondoko ahultasun-egoeraren azterketa aurkeztu bada, gutxienez bi kategoriarekin eta talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, ahultasun-egoeraren azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.2.4.– Gaitasun-azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisia gertatu aurreko eta ondoko gaitasunen azterketan gutxienez bi gaitasun-kategoria biltzen badira, talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, gaitasunen azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.3.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, proiektuak helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak eta emaitza guztiak biltzen dituen esku-hartze logika bat badu.
● Puntu 1, esku-hartze logikak akatsak baditu.
● Puntu 1 gehiago, hautatutako esku-hartzearen logika behar beste justifikatuta badago.
1.4.– Jardueren eta jarduera horiek gauzatzeko baliabideen arteko harremana (gehienez ere 4 puntu)
● 3 puntu, jarduerak, baliabideak eta kostuak guztiz zehazturik badaude eta koherentzia badago esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean.
● 2 puntu, banakatzea osoa ez bada edo esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez bada.
● Puntu bat gehiago, jarduerak behar bezala deskribatuta baldin badaude.
1.5.– Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak (gehienez ere 4 puntu).
● 4 puntu, helburuen eta emaitzen adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira, kantitateari edo kualitateari buruzko datuetan, betiere xede-biztanleriaren desberdintasun espezifikoak aintzat hartuta (generoari, adinari, etniari... dagokienez).
● 2 puntu, emaitzen adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira, kantitateari edo kualitateari buruzko datuetan, betiere xede-biztanleriaren desberdintasun espezifikoak aintzat hartuta (generoari, adinari, etniari... dagokienez).
● Puntu 1, adierazleek alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.
2.– Egoera ahulean dauden taldeei lehentasuna ematea (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, xede-biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.
● Puntu 1 gehiago, xede-biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, harrera-komunitatea ere hartzen bada.
3.– Lehenespen geografikoa eta sektoriala (gehienez 6 puntu).
● 3 puntu, estaturik gabeko herria edo herrialde indigena bada, herrialdearen edo eskualdearen GGIa 0,5etik azpikoa bada, edo krisi humanitario bat edo ahaztutako krisi bat bada.
● 2 puntu, GGIa 0,5etik 0,599ra bitartekoa bada.
● 1 puntu, GGIa 0,6tik 0,699ra bitartekoa bada.
● 3 puntu gehiago, proiektua ekintza humanitarioetarako lehentasunezko sektore batean badago: talde ahulen babesa; osasuna; hezkuntza; elikagaien segurtasuna; ura eta saneamendua; jarduera ekonomikoak berraktibatzea; tokiko gaitasunak indartzea; azpiegiturak berreraikitzea; giza eskubideen aldeko jarduerak.
4.– Proiektuaren bideragarritasun orokorra (gehienez 14 puntu).
4.1.– Bideragarritasun teknikoa (gehienez 8 puntu).
4.1.1.– Bitarteko teknikoak (gehienez 5 puntu).
● 5 puntu, erantsitako dokumentuetan eta formularioan baliabide teknikoei (planoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, eta hala badagokio, azterketa ekonomikoak) buruzko azalpena nahikoa bada eta justifikatuta badaude.
● 2 puntu, bitarteko teknikoei (planoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, eta hala badagokio, azterketa ekonomikoak) buruzko informazioa osatua ez bada.
4.1.2.– Giza baliabideak (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, proiektuan txertatutako giza baliabideak (profila, egokitasuna eta eginkizunak) behar beste justifikatuta badaude eta egokiak badira proposamenari dagokionez.
● Puntu 1, proiektuan txertatutako giza baliabideei buruzko informazioa osatua ez bada.
4.1.3.– Segurtasun-baldintzak (gehienez puntu 1).
● Puntu 1, tokiko langileen eta atzerrian diren langileen segurtasun-baldintzak eta proiektuaren ondasunak aintzat hartu badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan. Segurtasun-protokolo idatzia izan dute, eta langileei informazioa eta prestakuntza eman zaie.
4.2.– Erakunde-bideragarritasuna (gehienez 6 puntu).
● 3 puntu, ordezkaritza duen erakunde batek parte hartzen badu proiektuaren exekuzioan.
● Puntu 1, ordezkaritza duen erakunde baten abalak proiektua babesten badu, edo proiektua egiteko beharrezko administrazio-neurriak hartu badira.
● 3 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.
5.– Zehar lerroak (gehienez 23 puntu).
5.1.– Konektibitate-irizpideekin ahultasun-egoera murriztea eta tokiko gaitasunak sendotzea (gehienez 6 puntu).
5.2.– Biztanleriaren parte-hartzea eta errealitate soziokulturalera egokitzea (gehienez 5 puntu).
5.3.– Babesa, testigantza eta bake-eraikuntza / Giza eskubideen ikuspegia (gehienez 5 puntu).
5.4.– Genero-ekitatea (gehienez 5 puntu).
5.5.– Iraunkortasun ekologikoa (gehienez 2 puntu).
6.– Partzuergoak (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, proiektua erakunde eskatzaileen partzuergo batek egikaritzen badu.
● Puntu 1, proiektua toki-erakundeen partzuergo batek elkarlanerako programa baten barruan gauzatzen badu.
II.– TOKIKO ERAKUNDEAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK (gehienez 16 puntu).
1.– Esperientzia (gehienez 3 puntu).
● 3 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia badu duela zortzi urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
● 1 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan esperientzia etenduna badu duela zortzi urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
2.– Gaitasuna eta kaudimena (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko azken eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere laguntza horren zenbatekoa eskatutakoaren berdina edo handiagoa izanik, eta behar bezala justifikatuta badago.
● Puntu 1, erakundeak, azken bost urteetan (eskabideak aurkezteko azken eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75 edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.
3.– Tokiko erakundeak xede biztanleriarekin duen harremana (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, tokiko erakundeak, eskabidea aurkezten den egunean, lau urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-biztanleriarekin, proiektuaren eremu geografikoan.
● 2 puntu, tokiko erakundeak, eskabidea aurkezten den egunean, bi urte baino gehiagoko esperientzia badu xede-biztanleriarekin, proiektuaren eremu geografikoan.
4.– Tokiko erakundea xede biztanleriarekin lotzeko perspektibak (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak berariaz barne hartzen badu xede-biztanleria.
● 2 puntu, tokiko erakundearen indarreko Plan Estrategikoak orokorrean barne hartzen badu xede-biztanleria.
5.– Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, etikarekin lotuta Nazioarteko Ekintza Humanitarioan ezarritako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
● Puntu 1, irudiei eta mezuei lotutako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
6.– Genero ikuspegia erakunde arloan sartzea (gehienez puntu 1).
● Puntu bat, tokiko erakundeak genero-berdintasuna lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu.
III.– EUSKAL ERAKUNDE ESKATZAILEAREKIN EDO EAEko ORDEZKARITZAREKIN LOTUTAKO ALDERDIAK (gehienez 14 puntu).
1.– EAEko gizarte oinarria (gehienez 4 puntu).
● Puntu 1, EAEn 200 bazkide baino gehiago baditu.
● Puntu 1, EAEn 10 boluntario baino gehiago baditu.
● Puntu 1, azken urtean ekintza humanitarioari buruzko hiru sentsibilizazio-ekintzatik gora egin baditu.
● Puntu 1, portaera-kodea duen lankidetzako koordinakunde edo sareren batean badago eta bere jarraipen-batzordeak zehaturik ez badago.
2.– Esperientzia (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, erakundeak sektore humanitarioan lan egonkorreko esperientzia badu duela bost urte edo gehiagotik, eskaera aurkeztu den datatik zenbatuta.
3.– Gaitasuna eta kaudimena (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, erakundeak, azken bost urteetan (eskabidea aurkezten den eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza-laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza horren zenbatekoa eskatutakoa bera edo handiagoa, eta behar bezala justifikatuta badago.
● Puntu bat, erakundeak, azken bost urteetan (eskabidea aurkezten den eguna aintzat hartuta), Eusko Jaurlaritzak edo Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak emandako lankidetza- laguntzaren bat kudeatu badu, betiere, laguntza hori eskatutako zenbatekoaren % 75ekoa edo handiagoa bada, eta behar bezala justifikatuta badago.
4.– Tokiko gizarte erakundearekiko harremana eta esperientzia eremuan (gehienez 3 puntu).
● 3 puntu, euskal erakunde eskatzaileak edo EAEko ordezkaritzak, eskabidea aurkezten den egunean, bost urte baino gehiagoko esperientzia badu tokiko gizarte-erakundearekin, elkarrekin proiektuak kudeatzen.
5.– Printzipio eta estandar humanitarioekiko atxikimendua (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, etikarekin lotuta Nazioarteko Ekintza Humanitarioan ezarritako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
● Puntu 1, irudiei eta mezuei lotutako Jokabide Kode batekiko atxikimendua adierazten badu.
6.– Genero ikuspegia erakunde arloan sartzea (gehienez puntu 1).
● Puntu 1, euskal erakunde eskatzaileak edo EAEko ordezkaritzak genero-ekitatea lortzeko ekintza-plan estrategiko bat badu indarrean.
C.– EKINTZA HUMANITARIOKO ESPARRU-ESTRATEGIETARAKO FINANTZAKETA LINEA (EHE).
I.– PROIEKTUAREN EDUKIAREN ETA IKUSPEGIAREN ARABERA (gehienez 70 puntu).
1.– Proiektuaren koherentzia orokorra (gehienez 25 puntu).
1.1.– Proiektuaren egokitasuna krisiak kalteturiko pertsonentzako babesari eta laguntzari dagokienez (gehienez 2 puntu).
1.2.– Hondamendiaren edo krisiaren testuinguruaren balorazioa (gehienez 7 puntu).
1.2.1.– Hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko testuinguruari buruzko nahikoa informazio badago (gehienez 1 puntu).
● 1 puntu, testuinguruaren ezaugarriak nahikoak badira (biztanleria bereizita, jarduera ekonomikoa, gizartearen eta kulturaren arloko alderdiak eta abar) eta hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko ahultasunak-desorekak agerian uzten badira.
1.2.2.– Hondamendia edo krisi humanitarioa identifikatzeko behar beste informazio badago (gehienez 2 puntu).
● Puntu 1, egiturazko arrazoiak eta fenomeno eragileak identifikatu badira.
● Puntu 1, hondamendiak edo krisi humanitarioak biztanleriarengan nola eragin duen, bereizita, adierazteko nahikoa informazio aurkeztu bada.
1.2.3.– Ahultasun-egoeraren azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisi humanitarioa gertatu aurreko eta ondoko ahultasun-egoeraren azterketa aurkeztu bada, gutxienez bi kategoriarekin eta talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, ahultasun-egoeraren azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.2.4.– Gaitasun-azterketa egin da (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, hondamendia edo krisia gertatu aurreko eta ondoko gaitasunen azterketan gutxienez bi gaitasun-kategoria biltzen badira, talderen baten arabera bereizita. Honako kategoria hauek hartuko dira aintzat: fisikoak/materialak; sozialak/antolaketakoak/kapital soziala; motibazioak, jarrerak eta jakintza. Honako hauen arabera bereizita: generoa, gizarte-klasea/jarduera ekonomikoa, adina, osasun-egoera, hezkuntza-maila, etnia eta erlijioa, bizilekua, estatutu juridikoa.
● Puntu 1, gaitasunen azterketan zenbait eduki ondo zehaztu gabe geratu badira.
1.3.– Helburuen, emaitzen eta aurreikusitako jardueren arteko koherentzia (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, esku-hartze logikak helburu espezifikoa lortzeko behar diren jarduera guztiak eta emaitza guztiak biltzen baditu.
● Puntu 1, esku-hartze logikak akatsak baditu.
● Puntu 1 gehiago, hautatutako esku-hartzearen logika behar beste justifikatuta badago.
1.4.– Jardueren eta jarduera horiek gauzatzeko baliabideen arteko harremana (gehienez ere 4 puntu)
● 3 puntu, jarduerak, baliabideak eta kostuak guztiz zehazturik badaude eta koherentzia badago esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean.
● 2 puntu, banakatzea osoa ez bada edo esku-hartzearen logikaren eta aurrekontuaren artean proportziorik ez bada.
● Puntu bat gehiago, jarduerak behar bezala deskribatuta baldin badaude.
1.5.– Jarraipena eta ebaluazioa egiteko adierazle zehatzak, egiaztagarriak eta ebaluagarriak (gehienez ere 4 puntu).
● 4 puntu, helburuen eta emaitzen adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira, kantitateari edo kualitateari buruzko datuetan, betiere xede-biztanleriaren desberdintasun espezifikoak aintzat hartuta (generoari, adinari, etniari... dagokienez).
● 2 puntu, emaitzen adierazle zehatz eta egiaztagarriak ezartzen badira, kantitateari edo kualitateari buruzko datuetan, betiere xede-biztanleriaren desberdintasun espezifikoak aintzat hartuta (generoari, adinari, etniari... dagokienez).
● Puntu 1, adierazleak eta egiaztatzeko iturriak nahikoak izanda ere, alderdiren bat ondo zehaztu gabe uzten badute.
1.6.– Euskal erakunde eskatzailearen Ekintza Humanitarioko Plan Estrategikoaren balorazioa eta proiektua Plan Estrategikoa horretan txertatzea (gehienez 5 puntu).
2.– Egoera ahulean dauden taldeei lehentasuna ematea (gehienez 3 puntu).
● 2 puntu, xede-biztanleria hautatzeko irizpide argi batzuk ezartzen badira.
● Puntu 1 gehiago, xede-biztanleriaren barnean, krisi humanitario batek kalteturiko pertsonak ez ezik, harrera-komunitatea ere hartzen bada.
3.– Lehenespen geografikoa eta sektoriala (gehienez 6 puntu).
● 3 puntu, esku-hartzea honako herrialde hauetako batean garatzen bada: El Salvador, Guatemala, Honduras, Nikaragua, Mexiko, Kuba, Brasil, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru, Venezuela, Boli Kosta, Ruanda, Mozambike, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa, Kongoko Errepublika Demokratikoa, Senegal, Uganda, Burundi, Palestina eta India.
● 1 puntu, GGIa 0,6tik 0,699ra bitarte bada edo EBk identifikatuta duen ahaztutako krisietako bat bada.
● 3 puntu gehiago, proiektua ekintza humanitarioetarako lehentasunezko sektore batean badago: talde ahulen babesa; osasuna; hezkuntza; elikagaien segurtasuna; ura eta saneamendua; jarduera ekonomikoak berraktibatzea; tokiko gaitasunak indartzea; azpiegiturak berreraikitzea; giza eskubideen aldeko jarduerak.
4.– Proiektuaren bideragarritasun orokorra (gehienez 11 puntu).
4.1.– Bideragarritasun teknikoa (gehienez 7 puntu).
4.1.1.– Bitarteko teknikoak (gehienez 4 puntu).
● 4 puntu, erantsitako dokumentuetan eta formularioan baliabide teknikoei (planoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, eta hala badagokio, azterketa ekonomikoak) buruzko azalpena nahikoa bada eta justifikatuta badaude.
● 2 puntu, bitarteko teknikoei (planoak, baliabide materialak eta giza baliabideak, eta hala badagokio, azterketa ekonomikoak) buruzko informazioa osatua ez bada.
4.1.2.– Giza baliabideak (gehienez 2 puntu).
● 2 puntu, proiektuan txertatutako giza baliabideak (profila, egokitasuna eta eginkizunak) behar beste justifikatuta badaude eta egokiak badira proposamenari dagokionez.
● Puntu 1, proiektuan txertatutako giza baliabideei buruzko informazioa osatua ez bada.
4.1.3.– Segurtasun-baldintzak (gehienez puntu 1).
● Puntu 1, tokiko langileen eta atzerrian diren langileen segurtasun-baldintzak eta proiektuaren ondasunak aintzat hartu badira, bereziki testuinguru ezegonkor edo gatazkatsuetan. Segurtasun-protokolo idatzia izan dute, eta langileei informazioa eta prestakuntza eman zaie.
4.2.– Erakunde-bideragarritasuna (gehienez 4 puntu).
● 2 puntu, ordezkaritza duen erakunde batek parte hartzen badu proiektuaren egikaritzapenean eta proiektuaren aurrekontuaren guztizkoaren % 5etik gorako ekarpena egiten badu.
● Puntu 1, ordezkaritza duen erakunde batek parte hartzen badu proiektuaren exekuzioan, horri buruzko azalpena ematen bada, eta dagokion abala aurkeztu bada.
● 2 puntu gehiago, tokiko bazkideen, tokiko eta nazioarteko GKEen, agintarien eta/edo aldebiko agentzia edo agentzia multilateralen arteko koordinazio-mekanismo batean parte hartzen bada.