Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2016ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1733

EDIKTUA, 212/2015 exequatur-prozeduraren ondoriozkoa.

Irungo Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 1 zenbakiko Zuzeneko Laguntza emateko Unitate Prozesala.

Judizioa: 212/2015 Exequatur.

Demandatzailea: Analia Beatriz Olave.

Abokatua: Daniel Martin Sorolla.

Prokuradorea: Maria del Carmen Coello Lopez.

Demandatua: Carlos Omar Lull.

Gaia: exequatur.

Aipatutako judizioan, autoa eman da 2016-03-16an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Coello Lopez prokuradoreak Analia Beatriz Olave-ren izenean eta ordez eginiko eskaerari baiezkoa emanez, Espainiako epaitegi honek aitortu eta onartzen du 2014ko otsailaren 21eko epaia betetzea. Mendozako (Argentina) 6 zenbakiko Familia Epaitegiak eman zuen epai hori, edukitzeagatiko prozeduran (1283/12/6F zenbakiko espedientea); prozedura horretan, alderdi izan dira Analia Beatriz Olave eta Carlos Omar Lull.

2.– Errekonozimenduari eta betearazpenari dagokienez, honako hau da ebazpenaren epaitza, hitzez hitz:

«EBAZTEN DU:

1) Bidezkoa da Analia Beatriz Olave-k aurkeztutako demanda, Carlos Omar Lull-en aurkakoa; horrenbestez, amari ematen diot XXXXX seme adingabearen edukitze judiziala.

Kopiatu, erregistratu, jakinarazi bedi.»

(...)

3.– Carlos Omar Lull-en aurkako epaia aitortu eta betearaziko dela deklaratzen da.

Carlos Omar Lull demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera (PZLb).

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Interesdunak eskuragarri du jakinarazten den ebazpenaren testu osoa, epaitegi honetako bulego judizialean.

Irun (Gipuzkoa), 2016ko martxoaren 30a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala