Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2016ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 7 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1732

EDIKTUA, 144/2014 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 7 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 144/2014 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Marpe Decoracion, S.L.

Abokatua.

Prokuradorea: Maria Begoña Alvarez Oronoz.

Demandatua: Ingran Coordinacion, S.L. eta Juan Maria Inchausti Grande.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman zen 2015-03-26n, eta honako hau da haren epaitza:

EPAITZA

Onetsi egiten dut osorik Alvarez prokuradoreak Marpe Decoracion, S.L.ren ordez Ingran Coordinacion, S.L.ren eta Juan Maria Inchausti Granderen aurka aurkeztutako demanda eta, ondorioz, kondenatu egiten ditut demandatu biak solidarioki auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera: 17.259,40 euro, gehi abenduaren 29ko 3/2004 Legean adierazitako interesak, zorraren fakturen mugaegunetik erreklamatutakoa guztiz ordaindu arte eragindakoak. Prozeduran sortutako kostuak demandatuei ezartzen dizkiet.

Aurkaratzeko modua: apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, eta zein diren apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen gordailuan eta zainpean uzteko kontuan. IBAN zenbakia hauxe da: ES55 0049 3569 92 0005001274 0699 0000 00 0144 14. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean jarri izana egiaztatu beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Ingran Coordinacion, S.L. eta Juan Maria Inchausti Grande demandatuen egungo egoitza ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2016ko martxoaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala