Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

77. zk., 2016ko apirilaren 25a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1728

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 737/2014 prozeduraren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: adostasunik gabeko dibortzioa, 737/2014-k prozedura.

Alderdi demandatzailea: Maria Angeles Garcia Huerta.

Alderdi demandatua: Jose Ramon Santiso Gomez.

Gaia: dibortzioa.

Aipatu judizioaren gainean ebazpena eman da. Hau diote idazpuruak eta epaitzak:

337/2015 EPAIA

Bilbon, bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeita bostean.

Nik, María Elena Rodríguez Vadillok, Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaile naizen honek, ikusi ditut epaitegi honetan adostasunik gabeko dibortzioa dela-eta bideratu den 737/2014 judizioko autoak. M.ª Ángeles García Huertak eskatu du judizioa, Paula Martínez de Pancorbo Sánchez prokuradoreak ordezkatuta eta Víctor Antón Ortiz abokatuak defendatuta, auzi-ihesean den José Ramón Santiso Gómezen aurka.

EPAITZA

Deseginda deklaratzen dut M.ª Ángeles García Huertaren –Paula Martínez de Pancorbo Sánchez prokuradoreak ordezkatua– eta José Ramón Santiso Gómezen –auzi-ihesean dena– arteko ezkontza, deklarazio horri dagozkion legezko ondorio guztiekin.

Jakinaraz bekio ebazpen hau Erregistro Zibilari, dagozkion erregistro-ondorioetarako.

Ez da kosturik ezartzen.

Jakinaraz bekie ebazpen hau alderdiei, eta aditzera eman dibortzio-deklarazioari dagokionez irmoa dela, baina ez gainerako adierazpenei dagokienez; beraz, horien aurka, apelazio-errekurtsoa aurkeztu ahalko da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera 20 eguneko epean, eta betiere Prozedura Zibilaren Legeko 455. eta hurrengo artikuluetan aurreikusitako izapideei jarraituz. Errekurtsoa Bizkaiko Probintzia Auzitegiak ebatziko du.

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da epaitegi honek duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan, indarreko Botere Judizialaren Lege Organikoaren 15. Xedapen Gehigarrian –azaroaren 3ko 1/2009 Lege Organikoak emandako ikazketan–.aurreikusitako moduan.

Epai honen bidez erabaki, agindu eta izenpetzen du María Elena Rodríguez Vadillo Bilboko Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegiko eta haren barruti judizialeko epaileak.

Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamabosteko maiatzaren hogeita bostean.

Alderdi demandatuaren gaur egungo helbidea edo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 156.4 eta 164. artikuluetan xedatutakoarekin bat etorriz, ediktu hau epaitegi honetako iragarki-oholean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea ebatzi du epaileak, epaia jakinarazteko eginbidea gauza dadin.

Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 17a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala