Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Pribatuen iragarkiak

EUSKADIKO ETXEBIZITZA ETA LURRA, E.A. (VISESA)
1716

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 7koa, Vivienda y Suelo de Euskadi, S.A. / Euskadiko Etxebizitza eta Lurra, EAko zuzendari nagusiarena, eranskinean adierazitako sozietateko bulegoetan energia elektrikoko hornikuntza kontratatzeko eskumena Ogasun eta Finantzako sailburuari eskuordetzen diona.

Momentu honetan, eranskinean adierazitako sozietateko bulegoetako energia elektrikoko hornikuntza modu zentralizatuan kontratatzeak zerbitzuen kudeaketa hobetzea eta gastu publikoa arrazionalizatzea dakarrela uste da.

Aukera guztiak aztertu ondoren, aukera onena zentralizatutako kontratazio hori instrumentalizatzea dela ondorioztatu da, Herri-administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 13.1 artikuluan aurreikusitako eskumenen delegazio figuraren bidez, non honakoa xedatzen baita:

«1.– Herri-administrazioetako organoek beste organo batzuei beren eskumenak eskuordetzan eman diezazkiekete, baldin eta organo horiek administrazio berekoak badira, nahiz eta bata bestearen mendekoa ez izan, edo administrazio horiei lotuta edo administrazio horien mendean dauden zuzenbide publikoko erakundeetakoak badira».

Hori dela eta, 172/2013 Dekretuaren 3.2.f) artikuluak Ogasun eta Finantzako sailburuari kontratazioaren esparruan esleitzen dizkion eskumenen arabera, eta esleitutako ahalmenei jarraikiz, Visesako zuzendari nagusiari dagokiola kontratazio-organoaren ahalak erabiltzea, zenbatekoagatik Administrazio Kontseiluari dagozkionak erabiltzeari utzi gabe,

EBAZTEN DUT:

I.– Ogasun eta Finantza sailburuari eskuordetzea 2016tik 2022ra Sozietateko bulegoetarako energia elektrikoko hornikuntza kontratatzeko eskumena.

Sektore Publikoko Kontratuen Legearen testu bategina onartzen duen irailaren 14ko 3/2011 Legegintzako Errege Dekretuan aurreikusitako esparruetara, kontratuari aplikagarri zaizkionetara, hedatuko da eskuordetza:

– Kontratuaren prestaketa (II. Liburua).

– Kontratuaren esleipena (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

– Administrazioaren eskumenak, izaera orokorrarekin IV. Liburua, I Titulua, I. Kapituluan aurreikusitako aldaketa, iraungitze, emate eta azpikontratatzea, eta izaera partikularrarekin IV. Liburuan, II. Tituluan, IV. Kapituluan hornikuntza kontratuentzat.

– Kontratua formalizatzea (III. Liburua, I. Titulua, I. Kapitulua).

II.– Kontratazio-organoari dagozkion gainerako eskumenak, eta batez ere emandako zerbitzuei oniritzia ematea eta zerbitzu horien ordainketa agintzeko ahalmenak, organo eskuordetza-emailearenak izango dira.

III.– Eskuordetza hori sinatu eta hurrengo egunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.

VISESAko zuzendari nagusia,

MARCOS MURO NÁJERA.

ERANSKINA

Vitoria-Gasteiz, Araba

Gamarrako atea 1 A

(El Boulevard eraikina – Zaramagatik sarrera)

01013 Vitoria-Gasteiz

Donostia, Gipuzkoa

Errotaburu pasealekua 1, 7.a

20018 Donostia.


Azterketa dokumentala