Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ZEBERIOKO UDALA
1715

IRAGARKIA, Zeberioko Udalerriko Zarataren Mapa onartzeari buruzkoa.

Martxoaren 8ko 40/2016 zenbakiko Alkatetzaren Dekretuz, hauxe ebatzi zen:

«AAC Centro de Acústica Aplicada, S.L.–k egin duen Zeberioko Udalerriko Zarataren Mapa onartu aurretik, erabaki da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratutako iragarki bidez jendaurrean jartzea, hilabeteko epean, espedientera bildutako dokumentazioa, pertsona fisiko nahiz juridiko orok aztertu, eta alegazioak aurkez ditzan.

Hori horrela, dokumentazioa interesdunen eskura egongo da lehenengo iragarkia aldizkari ofizialetan argitaratzen den egunetik azkeneko iragarkia argitaratu ondoko hilabetea igaro arte, eta jendearentzako harrera orduetan aztertu ahal izango da Udaletxeko Idazkaritzan, ordutegia: 9tik 14ra arte. Era berean, eta aipatu jendaurreko informazio epean, udal web-orrian ere egongo da Zarataren Mapa».

Zeberio, 2016ko martxoaren 9a.

Alkatea,

JON XARLES IDIRIN GORROTXATEGI.


Azterketa dokumentala