Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

SEGURTASUN SAILA
1712

IRAGARKIA, interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegian ager daitezen, 10/2016-C prozedura laburtuan bideratzen ari den administrazioarekiko auzi-errekurtsoan, Segurtasuneko sailburuaren 2015eko urriaren 29ko Aginduarekin lotuta, zeinaren bidez ezetsi egiten baita Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2015eko uztailaren 24ko Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoa.

Aurrekariak: Ebazpena, 2015eko uztailaren 24koa, Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baitira merezimendu-lehiaketa orokorraren sistemaren bidez bete beharreko Ertzaintzako lanpostuen behin betiko esleipenak, Ertzaintzako oinarrizko eskalako agentearen eta agente lehenaren kategorietan eta ikuskapen-eskalako ofizialordearen eta ofizialaren kategorietan, 2015eko martxoaren 27ko Ebazpenaren bidez deitutako prozeduran (C109).

Espediente zk.: PCA-092/2016-II.

Interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, aipatutako prozedura judizialean agertzeko eta pertsonatzeko aukera izan dezaten bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 8a.

Araubide Juridikoaren, Zerbitzuen eta Hauteskunde Prozesuen zuzendaria,

EUGENIO ARTETXE PALOMAR.


Azterketa dokumentala