76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 1 orri.)
- EPUB (190 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1706
IRAGARKIA, Zaintzalan, S. Coop. izeneko kooperatiba-sozietatea herri-onurakoa dela deklaratzeko espedienteari buruzkoa.
Jesús Alfredo Ispizua Zuazuak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Ekonomiaren zuzendariak, iragarki hau eman du
IRAGARKIA
Zaintzalan, S. Coop. izeneko kooperatiba-sozietateak eskabidea aurkeztu du herri-onurako deklara dezaten, Herri-onurako kooperatiba-sozietateei dagozkien prozedurei eta betekizunei buruzko araudia onartzen duen otsailaren 2ko 64/1999 Dekretuan xedatuarekin bat etorriz eta dekretu horren 9. artikuluaren hirugarren paragrafoan ezarritakoa betez, hogei eguneko epea irekitzen da, interesa duen edonork espedientea aztertu ahal dezan eta alegazioak aurkeztu ahal ditzan, egoki iritziz gero.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 18a.
Gizarte Ekonomiaren zuzendaria,
JESÚS ALFREDO ISPIZUA ZUAZUA.