Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1703

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 15ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Bizkaiko lurralde-ordezkariarena, Mungiako Udalerrian (Bizkaia), Elortza Errota y Conexiones Erregulazio- eta neurketa-estazioren instalazioak baimentzeko Eraikuntza Proiektua jendaurrean erakusteko dena.

Hidrokarburoen sektoreari buruzko urriaren 7ko 34/1998 Legean (1998-10-08ko BOE), abenduaren 27ko 1434/2002 Errege Dekretuan (2002-12-31eko BOE), Nahitaezko Desjabetzeari buruzko 1954ko abenduaren 16ko Legearen 17. eta 52. artikuluetan (1954-12-17ko BOE), lege horren 1954ko apirilaren 26ko Erregelamenduaren 56. artikuluan, eta Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 86. artikuluan aurreikusitako ondorioetarako, ondoko instalazioen proiektua jendaurrean erakusten da 1434/2002 Errege Dekretua: gas naturala garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta gas naturaleko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituena.

Erref.: GUD-VII-MU – CG-F-2016-01.

Eskatzailea: Naturgas Energía Distribución, S.A.U.

Helbidea: Concha Jeneralaren kalea, 20 48010 Bilbao.

Kokapena: Mungiako udal-mugartea.

Eskabidearen xedea: Mungian (Bizkaia), Erregulazio- eta neurketa-estazio bat eraikitzeko instalazioak baimentzea; betiere, banaketa-sistema hobetzeko eta horniketako segurtasuna areagotzeko, etxe eta komertzioetarako zerbitzuaren jarraipena ahalbidetua; eta hura onura publikokoa dela deklaratzea.

Deskribapena: Elortza Errota ENE ezartzea eta Mungiako udalerriko ipar-mendebaldean, A presio altuan eta B presio ertainean gas naturala banatzeko behar diren konexioak.

Aurkeztutako proiektuko memoria eta planoetan deskribatzen dira sarearen ibilbidea eta ezaugarriak.

Aurrekontua: 96.045,70 euro.

Eraginpeko ondasun eta eskubideen zerrenda zehatz eta banatua eta partzela-planoak jasoko ditu proiektuak.

Eta jende orok jakin dezan ematen da argitara esandakoa, eta batez ere lurren jabeak eta eraginpeko gainontzeko titularrak jakitun egon daitezen. Jabe eta titular horien zerrenda iragarki honen amaieran jasotzen da, hain justu ere Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Ordezkaritza (Bilboko Concha jenerala kaleko 23. zenbakian, 5. solairuan) aztertu ahal izateko eta bai honako hauek aurkeztu ahal izateko ere: erreklamazioak eta alegazioak edo lehiatuko diren proiektuak (bakoitzaren hiru ale), betiere iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik harako hogei eguneko epearen barruan aurkeztekotan.

Bilbao, 2016ko martxoaren 15a.

Bizkaiko lurralde-ordezkaria,

ADOLFO GONZÁLEZ BERRUETE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala