Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1702

IRAGARKIA, Funtzio Publikoko sailburuordearen 2016ko apirilaren 5eko Ebazpenari buruzkoa, zeinaren bidez Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salari administrazioarekiko 155/2016 auzi-errekurtsoari dagokion administrazio-espedientea igor dakiola ebazten baita, eta interesdun izan daitezkeenak epatzen baitira aipatu salan ager daitezen.

Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko funtzionarioek, estatutupeko langileek eta lan-kontratuko langileek 2016. urtean izango duten urteko lanaldia ezartzen duen otsailaren 2ko 12/2016 Dekretuaren aurka Estatuko Administrazioak jarri duen goian adierazitako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (155/2016 prozedura arrunta) dela eta, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak jatorrizko administrazio-espedientea bidaltzeko eskatu du. Beraz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, prozedura horretan interesdun izan daitezkeen pertsona guztiak epatzen dira, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita bederatzi eguneko epean prozeduran ager daitezen, egoki iritziz gero, beren legezko interesen alde egiteko.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 5a.

Funtzio Publikoko sailburuordea,

ANDRÉS ZEARRETA OTAZUA.


Azterketa dokumentala