Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1701

IRAGARKIA, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuarena, honako helburu hau duen espedientearen lizitazio-prozedura irekiari buruzkoa: hipertemia bidezko instilazio endobesikal birziklagarria egiteko materialaz hornitzea eta beharrezkoa den ekipamendua eskuragarri jartzea.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua, Arabako ESI, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz. Telefonoa: 945 00 70 93. Faxa: 945 00 70 87.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Administratiboko Atala.

c) Espediente-zenbakia: G/110/80/1/0774/O101/0000/042016.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Kontratu-mota: hornidura.

b) Xedearen deskribapena: hipertemia bidez instilazio endobesikal birziklagarria egiteko materialaz hornitzea eta beharrezkoa den ekipamendua eskuragarri jartzea.

c) Lote eta zenbakien araberako banaketa: lote bat.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapidetzea: arrunta.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: ikuspegi ekonomikotik onena den eskaintza, zenbait balorazio-irizpide beteta.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 90.000,00 euro (BEZik gabe) Kalkulatutako kontratuaren balioa: 198.000,00 euro (BEZik gabe)

5.– Behin betiko fidantza: ez.

6.– Dokumentazioa eta informazioa non eskuratu: ikusi 1a) puntua.

7.– Kontratistaren berariazko betekizunak.

a) Sailkapena: ez dagokio.

b) Bestelako betekizunak, kaudimen ekonomiko eta finantzarioari eta kaudimen tekniko eta profesionalari dagokienez: ikusi oinarriak.

8.– Parte hartzeko eskabideak edo eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2016ko maiatzaren 9a, 15:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: administrazio klausula partikularren pleguan adierazitakoa.

c) Aurkezteko lekua: Arabako ESI-Txagorritxu egoitzako Kontratazio Administratiboko Unitatea, Jose Atxotegi kalea z/g, 01009 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: 2 hilabetez, proposamen ekonomikoak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: ikusi oinarriak.

9.– Eskaintzak baloratzeko irizpideak: klausula administratibo partikularren pleguko karatulan ezarritakoaren arabera:

a) Balio-judizioetan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Balorazio teknikoa. 50 puntu.

b) Formuletan oinarritutako irizpideak: 50 puntu.

– Prezioa: 50 puntu.

10.– Eskaintzak irekitzea.

a) Balio-judizioa egiteari lotutako irizpideei lotutakoak. Erakundea: Arabako ESIko Txagorritxu egoitza, Jose Achotegui z/g, 01009 Vitoria-Gastiez (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 17an, 10:00etan.

b) Eskaintzak irekitzea, alderdi ekonomikoari eta formula bidez balioztatu daitezkeen irizpideei lotutakoak. Erakundea: Arabako ESIko Txagorritxu egoitza, Jose Achotegui z/g, 01009 Vitoria-Gastiez (Araba). Eguna: 2016ko maiatzaren 24an, 10:15ean.

11.– Beste argibide batzuk: ez.

12.– Iragarpen-gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

13.– Hala badagokio, deialdiari buruzko informazioa aurkitzeko edo pleguak jasotzeko atari informatikoa edo web-orria: www.osakidetza.euskadi.eus

Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 13a.

Kontratazio Mahaiko presidentea,

FERNANDO ENCINAR MARTÍN.


Azterketa dokumentala