Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1696

EDIKTUA, 872/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 872/2015 hitzezko judizioa.

Demandatzailea: Asociacion de Titulares de Derechos de Atraque y Zonas de Servicio del Puerto Deportivo Tomas Maestre.

Abokatua: Maria Jose Martinez Martinez.

Prokuradorea: Carmen Miral Oronoz.

Demandatua: Francisco Fernandez Pereda.

Gaia: hitzezko judizioa.

Nik, Bilboko Lehen Auzialdiko 3 zenbakiko Epaitegiko Justizia Administrazioaren letradua naizen aldetik,

Fede ematen dut:

Epaitegi honetan bideratu den hitzezko judizioan, magistratu-epaileak epaia eman zuen 2016ko otsailaren 22an.

Ez dakigunez Francisco Fernández Pereda jauna non dagoen, ediktu honen bidez epaia jakinarazten zaio, eta aditzera ematen epai hori irmoa dela, eta, beraz, ezin dela errekurtsorik jarri haren aurka (PZL, 455.1 artikulua).

Bilbao, 2016ko otsailaren 23a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala