Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

76. zk., 2016ko apirilaren 22a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1695

EBAZPENA, 2016ko martxoaren 22koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerentzako 2016. urtean emandako laguntzen berri ematen duena.

2015eko abenduaren 30ean argitaratu zen EHAAn 2015eko abenduaren 28ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, antzerkiko profesionalak prestatzeko egitarau eta jarduerak 2016. urtean garatzeko diru-laguntzak emateko erregimena arautzen duena.

2015eko abenduaren 28ko Aginduaren 12.1 artikuluak dioenez, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordeak hartutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, onuradun gertatzen direnei egingo direnei banakako jakinarazpena egitea eragotzi gabe.

Horiek horrela izanda,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren 2015eko abenduaren 28ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta baita horien guztien onuradunak argitara ematea. Zerrenda ebazpenari atxikitako eranskinean dago.

Bigarrena.– Erabaki hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,

JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala