Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BARAKALDOKO LEHEN AUZIALDIKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1680

EDIKTUA, ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurrietarako 314/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

Barakaldoko Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegia (Familia).

Judizioa: 314/2015 ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Demandatzailea: Sharon Phillip.

Abokatua: Antonio Laguna Asensio.

Prokuradorea: Naiara Elorrieta Elorriaga.

Demandatua: Isaac Odigie.

Gaia: ezkontzaz kanpoko seme-alabentzako neurriak.

Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-03-07an, eta honela dio xedapen-zatiak:

XEDAPENAK

1.– Guraso eta seme-alaben arteko neurriei buruz Isaac Odigie jaunaren aurka sustatutako demandan, Sharon Phillip andreak atzera egin duela jotzen dugu

2.– Prozesu hau amaitutzat jotzen da; beraz jarduketak artxibatu egingo dira, eta ez zaizkio kostuak ezein alderdiri ezarriko.

Aurkaratzeko modua: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakiak zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean jarri beharko da epaitegi honek Banco Santanderren duen Gordailuan eta Zainpean jartzeko kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da:. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta bai doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak ere.

Epaileak ebatzi eta sinatzen du. Fede ematen dut.

Epailearen sinadura Idazkariaren sinadura

Isaac Odigie demandatuaren egungo helbidea ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Ebazpen horren aurka, auzi-ihesean den demandatuak apelazio-errekurtsoa aurkez dezake.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, auzitegi honetako bulego judizialean.

Barakaldo (Bizkaia), 2016ko martxoaren 8a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala