75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (184 KB - 1 orri.)
- EPUB (195 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
1678
EBAZPENA, 2016ko apirilaren 18koa, Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearena, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko (Sorgune Deialdia) arauak ezarri eta deialdia egiten duen Aginduaren babesean aurkeztutako eskabideak aztertu eta ebaluatuko dituen Balorazio Batzordearen kideen izendapena eta osaera argitaratzen duena.
Ikusirik Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuaren 2016ko martxoaren 9ko Agindua, praktika sortzaileak bultzatzen dituzten kultura gune independenteei 2016. urtean diru-laguntzak emateko arauak ezarri eta deialdia egiten duena.
Kontuan izanda aipatutako Aginduaren 10. artikuluak adierazten duela deialdi honetara aurkeztutako eskabideak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzorde bat eratuko dela, eta kideen izendapena eta haren osaera argitaratzea Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordearen Ebazpen bidez egingo dela.
Horiek horrela,
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Balorazio Batzordearen kideak izendatzea eta batzorde horren osaera argitaratzea.
Mahaiburua: Clara Montero Tellechea andrea (Kultura Sustatzeko zuzendaria).
Batzordekideak (bost aditu-profesional, aztertu beharreko diru-laguntzaren gaiarekin zerikusia dutenak):
Teresa Badia Dalmases andrea
Filgi Claverie Michelena jauna
Miren Gabantxo Uriagereka andrea
Araceli de la Horra Gutierrez andrea
Igor Otxoa Odriozola jauna
Idazkaria: Mikel Etxeberria Agirresarobe jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Ordezko idazkaria: Jose Luis Ibarzabal Eguibar jauna (Kultura Sustatzeko Zuzendaritzako teknikaria).
Bigarrena.– Honako Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, jende guztiak horren berri izan dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 18a.
Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea,
JOSÉ ÁNGEL MARÍA MUÑOZ OTAEGI.