75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (236 KB - 2 orri.)
- EPUB (198 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1674
AGINDUA, 2016ko martxoaren 22koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, Fundación Plágaro Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan (helbidea) egindako aldaketa onartu eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.
AURREKARIAK
Lehenengoa.– 2015eko maiatzaren 22an, Fundación Plágaro Fundazioaren lehendakari Flora Diaz De Tuesta Martinez andreak izenpetutako eskari bat sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan, fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa inskribatzeko zena.
Eskabidearekin batera, eskritura publikoaren kopia baimendu bikoitza aurkeztu da. Eskritura hori –bertan, helbide aldaketa jasotzen da– Fundación Plágaro Fundazioak egiletsi zuen, 2015eko maiatzaren 18an, Vitoria-Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 698).
Eskritura publiko horrekin batera, patronatuak 2015eko maiatzaren 8an egindako bileraren ziurtagiria aurkeztu da. Jose Rojo Tudela patronatuko idazkariak egin zuen ziurtagiri hori, 2015eko maiatzaren 8an, Vitoria-Gasteizen, lehendakariaren oniritziarekin. Bilera horretan, besteak beste, fundazioaren helbidea aldatzea erabaki zen aho batez, eta, horren ondorioz, fundazioaren estatutuetako 5. artikulua ere aldatzea.
Ziurtagiri horretan, nolanahi ere, ez dira jaso ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuko 33, 34. eta 44. artikuluan aurreikusitako elementu guztiak (101/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena).
Bigarrena.– Fundazioen Erregistroak, 2015eko ekainaren 15eko idazki baten bidez, igorritako dokumentazioan antzemandako akatsak zuzentzeko eskatu zion Fundazioari.
2015eko uztailaren 21ean eta irailaren 15ean Herri Administrazio eta Justizia Sailaren aurrean alegazio-idazkiak aurkeztu eta gero, 2016ko urtarrilaren 20an Vitoria-Gasteizko notario Enrique Arana Ruiz-Camara jaunaren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bidez (protokolo-zk.: 79), aipatu fundazioaren helbidea aldatzeko eskritura inskribatzeko eskatzen da, eta horren kopia baimendua eta kopia sinplea eransten dira. Aipatu eskritura publikoan sartuta dago Alfredo Alvarez Plágaro idazkariak, lehendakariaren oniritziarekin, Vitoria-Gasteizen 2016ko urtarrilaren 8an egindako ziurtagiria. Ziurtagiri horretan jasota daude ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuko 33, 34. eta 44. artikuluetan aurreikusitako elementuak (101/2007 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duena).
Hirugarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta ondoren, ebazpen-proposamena egin dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago xedapen hauetan: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikulua; Euskal Autonomia Erkidegoko Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikulua; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretua, eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoa.
Bigarrena.– Espediente honi funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta honako arau hauetan aurreikusitako eskakizunak bete dira, batez ere: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduko 44. artikuluan, ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaz onartutakoan. Eta aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.
Aipatutako artikuluak eta aplikagarriak diren gainerako arauak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Fundación Plágaro Fundazioaren estatutuetako 5. artikuluan egindako aldaketa onartzea.
Bigarrena.– Fundazioaren estatutuetan egindako aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eta sozietatearen egoitzaren aldaketa eta horren ondoriozko estatutuen aldaketa jasotzen dituen eskritura publikoarekin bat etorriz. Eskritura hori Vitoria-Gasteizko notario Enrique Arana Cañedo-Argüelles jaunaren aurrean egiletsi zen 2015eko maiatzaren 18an (protokolo-zenbakia: 698), eta, ondoren, zuzendu egin zen Vitoria-Gasteizko notario Enrique Arana Ruiz-Camara jaunaren aurrean 2016ko urtarrilaren 20an egiletsitako beste eskritura publiko batez (protokolo-zenbakia: 79).
Inskripzio hori egiten denetik aitzina, Fundazioaren helbidea hauxe izanen da: Beethoven kalea 2, 7.a ezk., Vitoria-Gasteiz.
Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.
Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 22a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.