75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (199 KB - 1 orri.)
- EPUB (203 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1671
AGINDUA, 2016ko apirilaren 6koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, 2016ko martxoaren 11ko Aginduan egindako hutsak zuzentzeko dena. Agindu horren bidez, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten da.
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.
Era horretako hutsak aurkitu dira Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren 2016ko martxoaren 11ko Aginduaren I. eranskinean (2016ko apirilaren 4ko EHAA, 62. zk.). Agindu horren bidez, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, hizkuntza dela-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketaren deialdia egiten da. Hori dela eta, dagokion zuzenketa egin behar da hemen:
2016/1393 (28/11) orrialdean, I. eranskinean jasota dagoen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako lanpostu hau kentzen da:
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 6a.
Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,
JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.