75. zk., 2016ko apirilaren 21a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (178 KB - 1 orri.)
- EPUB (194 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1668
AGINDUA, 2016ko apirilaren 12koa, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuarena, Patxi Xabier Narbona Hernani jaunak Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.
Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, eta lege horrek ematen dizkidan aginpideez baliatuz, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Patxi Xabier Narbona Hernani jaunak Administrazio eta Lurralde Plangintzaren Sailburuordetzan goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola (Lanpostuaren kodea: 520010 kodea; dotazioa: 153). Eskerrak ematen zaizkio egindako lanagatik.
Bigarrena.– 2016ko apirilaren 18tik izango ditu ondorio administratiboak kargutik kentze honek.
Hirugarrena.– Agindu honek administrazio bidea amaitzen du, eta, beraren aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke, agindua eman duen organoari zuzenduta, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita bi hilabeteko epean.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko apirilaren 12a.
Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua,
ANA ISABEL OREGI BASTARRIKA.