70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (248 KB - 4 orri.)
- EPUB (333 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1557
EDIKTUA, 2016ko martxoaren 23koa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gipuzkoako lurralde-ordezkariarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Izatezko Bikoteen Erregistroko espedienteei buruzko ebazpenak jakinaraztekoa.
Aipatutako ebazpenak jakinaraztea lortu ez denez, ediktu hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeak 59.5 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutako horretan– xedatutakoa betetzeko.
Horretarako, interesdunei jakinarazten zaie eskura dutela aipatu espedienteetan emandako ebazpenen testu osoa, Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Lurralde Ordezkaritzan (Intxaurrondo kalean, 70 – 2., 20015, Donostia).
Aipatutako ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen; beraz, haien aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Komunitate Garapenerako zuzendariari, hilabeteko epean, ediktu hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoarekin bat.
Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daitezen argitaratzen da, eta haientzat banakako jakinarazpen balioa izango du.
Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Donostia, 2016ko martxoaren 23a.
Laneko, Enpleguko eta Gizarte Politiketako Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,
RAMÓN LERTXUNDI ARANGUENA.