70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (235 KB - 3 orri.)
- EPUB (200 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1556
EDIKTUA, 2016ko martxoaren 15ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Arabako lurralde-ordezkariarena, 01/2016/8 zenbakiko espedientearen gainean emandako ebazpena jakinarazteko dena.
Aipatutako ebazpena jakinarazten saiatu arren, ez da posible izan. Hori dela-eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez (Sektore publikoa arrazionalizatu eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea), iragarki hau argitaratzen da.
Aipatutako espedientea, I12015000032746 zenbakiko arau-haustearen akta dela-eta Construcciones Camacho Mendoza, SLU (IFK: B01514314) enpresari irekia, amaitu egin da, lurralde-ordezkariaren ebazpenaren bitartez. Ebazpen horren bidez erabakitzen da aipatutako arau-haustearen aktan jasotako proposamena baiestea; horrenbestez, enpresari 2.046,00 euroko zehapena ezartzen zaio, Lan arloko arau-hauste eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 12.16.f) artikuluaren aurkako arau-hauste astuna egiteagatik –abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsi zen testu bategin hura–.
Enpresari ohartarazten zaio ebazpen horrek ez duela administrazio-bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokeela Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Laneko eta Gizarte Segurantzako zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.
Aipatutako enpresak ez badu gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko eskubidea erabiltzen, ezarri zaion zehapena ordaindu beharko du, Eusko Jaurlaritzaren ordainketa-pasabidearen bitartez, Interneteko helbide honetan: http://www.euskadi.net/mipago. Ordainketa egiteko azken eguna 2016-05-15a da, eta ordainketa egiteko behar diren datuak, honako hauek:
Diru-bilketako prozeduraren kodea (CPR): 9050794.
Erakunde jaulkitzailea: 04833001-522.
Erreferentzia: 0116000800250.
Identifikazioa: 150516.
Zenbatekoa: 2.046,00 euro.
Betebehar hori konplitu ezean, premiamendu-bideari ekiteko administrazio-egintza hasiko da, zehapena kobratzeko. Hori dela-eta, premiamendu-errekargua eta atzerapen-interesak ordaindu beharko ditu enpresak, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Diru Bilketako Erregelamendua onartu zuen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuan ezarritako prozedura aplikatuz.
Horren berri ematen da, eranskinean adierazitako interesdunek jakin dezaten eta jakinarazpentzat har dezaten.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 15a.
Arabako lurralde-ordezkaria,
ÁLVARO IRADIER ROSA.