Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

EIBARKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1548

EDIKTUA, adostasunik gabeko dibortzioari buruz bideratutako 97/2015 prozeduraren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Eibarko (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian, adostasunik gabeko dibortzioari buruzko 97/2015 prozedura bideratu da, Aneliya Dimitrova Aneva-k eskatuta, Dean Krasimirov Anev-en aurka (auzigaia: adostasunik gabeko dibortzioa). Prozedura horretan, epaia eman da, zeinaren epaitza eta idazpurua honako hauek baitira:

26/2016 EPAIA

Eibarren (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamarrean.

Nik, Gonzalo Martín Vázquez magistratu titular naizenak, ikusi dut adostasunik gabeko dibortzioko 97/2015 prozedura. Bertan, hauek parte hartu dute: Luis Echaniz Aizpuru epaitegietako prokuradoreak, Aneliya Dimitrova Anevaren izenean eta ordezkaritzan; alderdi demndatu gisa, Dean Krasimirov Anev-ek, auzi-ihesean dena, eta Fiskaltzak ere esku hartu.

XEDAPENAK

Baiesten dut Luis Echaniz Aizpuru prokuradoreak Aneliya Dimitrova Anevaren izenean eta ordezkaritzan aurkeztutako demanda, Dean Krasimirov Anev-en aurkakoa. Gaia: adostasunik gabeko dibortzioa. Eta neurri hauek hartzen ditut:

1) Bi alderdien arteko dibortzioa erabakitzen dut, ezkontza desegiteak dakartzan legezko ondorio guztiekin: bertan behera geratzen da ezkontzako elkarbizitzaren presuntzioa, eta baimena ematen diet alderdiei aparteko bizilekuetan bizitzeko; ezkontide biek elkarri emandako adostasunak eta ahalmenak errebokatzen ditut; bertan behera uzten da etxe-ahala baliatuz ezkontide batek bestearen ondasun pribatiboak lotesteko aukera, eta irabazpidezko sozietatea deuseztea, ondasunen erabateko banaketako erregimen ekonomikora igaroz.

2) Amari esleitzen zaio XXXXX seme adingabearen zaintza eta jagoletza, baina guraso-ahala aitarekin batera izango du.

3) Aitari ez zaio ezartzen bisita-erregimenik.

4) 225 euroko mantenu-pentsioa ordaindu beharko du aitak hilero bere semearentzat; KPIak izaten dituen aldaketen arabera aldatuko da zenbateko hori. Hilabete bakoitzeko lehen bost egunen barruan sartu beharko du pentsio hori, amak hartarako izendatzen duen kontuan. Aparteko gastuak guraso biek erdibana ordaindu beharko dituzte.

5) Dimitrova andreak ezkondu aurretik zuen abizena berreskuratu nahi duela adierazi du.

Kostuen gaineko erabakirik ez da hartzen.

Eta Dean Krasimirov Anev demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Eibarren (Gipuzkoa), bi mila eta hamaseiko martxoaren hamarrean.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala