70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (186 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2 ZENBAKIKO ZUZENEKO LAGUNTZA EMATEKO UNITATE PROZESALA
1547
EDIKTUA, 329/2015 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
JAKINARAZPEN-ZEDULA
Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 329/13 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da, Mañari SAk eskatuta, Ismael Ramos Sahagunen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:
34/2016 EPAIA
Epailea: Julio Luis Gallego Martinez jauna.
Lekua: Durango (Bizkaia).
Eguna: bi mila eta hamaseiko martxoaren hirua.
Alderdi demandatzailea: Mañari SA.
Abokatua: Zaloa Parra Eizagaechebarria.
Prokuradorea.
Alderdi demandatua: Ismael Ramos Sahagun.
Abokatua.
Prokuradorea.
Judizioaren gaia: zorra aitortzea.
Durango, bi mila eta hamaseiko martxoaren hirua. Julio Luis Gallego Martínezek, Durangoko Lehen Auzialdiko 2 zenbakiko Epaitegiko epaileak, ikusi ditu epaitegi honetan Mañari SAk eskatuta, auzi-ihesean den Ismael Ramos Sahagúnen aurka, 329/2015 zenbakiarekin bideratu diren ahozko judizioko autoak.
EPAITZA
Baiesten dut Mañari SA merkataritza-sozietatearen ordezkaritzak aurkeztutako demanda. Horrenbestez, demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari seiehun euro (600), gehi legezko interesak hauek ordaintzera. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuan sortutako kostuak.
Ebazpen horren aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu, PZLko 455.1 artikuluan xedatutakoaren arabera.
Lehen auzialdi honetan behin betiko epaituaz, epai hau eman, agindu eta sinatu egiten dut.
Eta Ismael Ramos Sahagun demandatuari behar bezalako jakinarazpena egiteko balio dezan, ematen eta sinatzen dut hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamaseiko martxoaren lauan.
IDAZKARIA.