70. zk., 2016ko apirilaren 14a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (190 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 4 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1546
EDIKTUA, hiri-errentamenduei buruzko 1169/2014 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.
Bilboko Lehen Auzialdiko 4 zenbakiko Epaitegia
Judizioa: Hitzezko jud. 1169/2014.
Demandatzailea: Señalki, S.L.
Abokatua: Manuel Ballesteros del Pozo.
Prokuradorea: Alfonso Jose Bartau Rojas.
Demandatua: Operadora Peninsular Loitransa, S.L.
Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.
Aipatutako judizioan, epaia eman zen 2016-03-16an. Honako hau dio ebazpen horren epaitzak:
Osorik baiesten dut Alfonso José Bartau Rojas prokuradoreak Señalki, S.L. sozietatearen izenean eta ordez Operadora Peninsular Loitransa, S.L.-ren aurka jarri duen demanda, eta, horrenbestez, auzi-jartzaileari honako hauek ordaintzera kondenatzen dut aipatutako demandatua:
5.971,65 euro;
aipatu zenbatekoaren (5.971,65 euroren) legezko interesak, demanda jarri zen egunetik -2014-12-01etik– aurrerakoak;
judizioaren kostuak.
Operadora Peninsular Loitransa, S.L. demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen -PZLb- 497.2 artikulua).
Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake demandatu auzi-iheslariak.
Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.
Bilbao (Bizkaia), 2016ko martxoaren 16a.
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.