Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1466

IRAGARKIA, 2016ko martxoaren 7koa, zeinen bidez jakinarazten baitira Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak, etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.

Aipatutako errekerimendua zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 artikuluan –Sektore Publikoa arrazionalizatzeari eta Administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatutakoan– xedatutakoa betetzeko.

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ordaindu ez bada, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Eranskinean aipatutako interesdunak jakinaren gainean egon daiteken argitaratzen da iragarki hau, eta haientzat banakako jakinarazpena balitz bezala balioko du.

Jakinarazpen honek ondorioak izango ditu Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 7a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala