Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

65. zk., 2016ko apirilaren 7a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BIZKAIKO PROBINTZIA AUZITEGIA
1458

EDIKTUA, diru-zenbateko bat erreklamatzeko bideratutako 383/2015 apelazio-errekurtso arruntaren ondoriozkoa.

Bizkaiko Probintzia Auzitegia – Laugarren Sekzioa.

Errekurtsoa: 383/2015 prozedura arrunteko apelazioa.

Errekurtsogilea: Banque Psa Finance Holding – Sucursal España.

Abokatua: Francisco Jose Portilla Higueras.

Prokuradorea: Maria Pilar Aguirregomozcorta Echezarreta.

Alderdi errekurritua: Ainara Castro Palacio, Jose Manuel Castro Unamuno eta Juan Luis Portillo Ruiz.

Gaia: diru-zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2016-03-11n. Hona hemen epaitza:

Ezetsi egiten dugu Banque Psa Finance Holding – Sucursal Españaren ordezkaritza prozesalak jarritako apelazio-errekurtsoa, Balmasedako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegiak 2012ko martxoaren 6an –292/2010 prozedura arrunteko autoetan– emandako epaiaren aurkakoa –hortik dator erroilu hau–; eta, hortaz, berretsi egiten dugu aipatu ebazpena, eta gora jotzeko honen kostuak alderdi apelatzaileari ezartzen.

Juan Luis Portillo Ruiz alderdi apelatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskuragarri du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao, 2016ko martxoaren 15a.

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOAREN LETRADUA.


Azterketa dokumentala