Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
1339

IRAGARKIA, 42/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura laburtua) interesa izan dezaketenak epatzeko dena.

ZULUP Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 3 zenbakiko Epaitegian, Yenisei Martínez Telleriak aurkeztu zuen 42/2016 administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (prozedura laburtuko izapideak), uztailaren 13ko 1434/2016 Ebazpenaren kontra jarritako gora jotzeko errekurtsoaren ustezko ezespenaren aurka, izan ere, ebazpen horren bitartez fisioterapeuta kategorian pertsonal estatutarioaren egoerara heltzeko hautatutako eta baztertutako izangaien behin betiko zerrenda aldatzea onartu zen, hain zuzen, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzu sanitarioetako zerbitzu-erakundeetako destinoa izango dutenak, eta errekurtsoa 2015eko abuztuaren 3ko idatziaren bidez helarazi zuen.

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioak arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan xedatutakoa betez, hirugarren interesdun izan daitezkeenak epatzen dira, eta jakinarazten zaie aipatu prozedura judizialean agertu edo pertsonatu daitezkeela. Bederatzi egun izango dituzte horretarako, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoko interesdun posibleak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen daHerri Administrazioaren Araubide Juridikoko, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betez, ondoren, Sektore Publikoa eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurri arrazionalizatzeko irailaren 16ko 15/2014 Legearen bidez aldatu zena.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 14a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala