59. zk., 2016ko martxoaren 30a, asteazkena
- Bestelako formatuak:
- PDF (219 KB - 2 orri.)
- EPUB (196 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
OSASUN SAILA
1336
IRAGARKIA, Kontsumobideko zuzendariak kontsumo-arloko SAN-01A001-2-2016 zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia hartu duela jakinarazteko dena.
Aipatu erabakia jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluan xedatutakoa betetzeko (Sektore publikoa arrazionalizatzeari eta administrazioa eraberritzeko beste zenbait neurriri buruzko irailaren 16ko 15/2014 Legeak aldatu zuen 30/1992 Legea).
Erabaki horren arabera, jakinarazten da Pekeñajos, S.C.ri zehapen-espedientea irekitzeko erabakia hartu dela 2016ko urtarrilaren 26an, kontsumo-arloan ustez arau-hausteak egin baititu.
Legezko ohartarazpenak:
Hamabost egun daude zehapen-prozedurari hasiera emateko erabakia ikusteko, egoki iritzitako alegazioak egiteko eta informazioak eta agiriak aurkezteko, frogaldia irekitzea eskatzeko eta egoki iritzitako frogabideak proposatzeko. Epe horretan, espedientea aztertu ahal izango da Kontsumibide-Kontsumoko Euskal Institutuak Gasteizen duen bulegoan (Santiago etorbidea 11).
Eranskinean aipatutako interesduna jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta banakako jakinarazpenaren balioa izango du harentzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2016ko martxoaren 21a.
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,
XABIER LEGARRETA GABILONDO.